kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zeru horiek / Bernardo Atxaga / Erein, 1995

Mundua aurrez aurre Mikel Elorza / Argia, 1995-07-09

Erakundea utzita berriro ekintza baten sarean sartutako gizona eskaini zigun “Gizona bere bakardadean” liburuan Bernardo Atxagak. Borroka armatuaren eremua utzi gabe, emakumezko damutu (sic) bat hartu du gai nagusi oraingoan. Borroka armatua, militantzia… badirudi hor mugitu beharra sumatzen duela autoreak —porrot pertsonalaren ikuspegitik, ene irudiko—, beti ere inguru moduan lantzen dituela, gunea aspektu pertsonalagoei utziz.

Ekintzaz betea aurrekoa, hitzak du liburu honetan zama. Pentsamenduak, gogoetak eta oroitzapenak nagusitzen dira kontakizunean. Erakundea utzi eta kartzelatik atera berria Irene, Bilbora bueltan egindako autobus-bidaia kontatzen zaigu. Munduari —inguru fisikoari, oroitzapenei, denborari, etorkizunari…— aurre egiteko duen lana, gatazka latz agertu ditu Atxagak. Irenerengan zentratua, kontrolatuta duten bi poliziek emakumea erosi nahia dugu liburuko akzio-gune bakarra, tentsio handi samarra ere lortzen duena une batzuetan.

Durangoko Azokan “Milabidai” sailean kaleratutako narrazioaren luzapena, ipuin luze baten tankera hartzen zaio obrari. Trama gogorrik gabea, oroitzapen eta gogoetek, kalera irtendako Ireneren inpresioek osatzen dute liburua. Narraziotik formalki bereiztutako poemek eta bi ametsek —higarrenean lortzen du, ene ustez, maila gorena— ere eransten diote ukitu polita liburuari. Ipuin moduan biribila, ofizio eta maisutasunez idatzia, erraz irakurtzen da. Ordea, ez du “Gizona bere bakardadean” obran akzio eta pertsonaia arloan lortutako maila gainditzen. Tamainan bezala, kalitatean ere txikixeago dugu hau.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak