kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zozoaren kanta / Marie Louise Legorburu / Maiatz, 1993

Eresi ankerra Itxaro Borda / Argia, 1994-05-15

Urbanismoak eraiki kulturetan agian, topiko hutsa da, neo-ruralismo beltzean girotu nobelak idaztea. Alabaina hiritar bakoitzak badu baserriari buruzko ikuspegi fantasmatua. Iparraldean aldiz, klitxeetarik urrun, eguneroko suntsitze ageria dela aitor dezakegu baserritar munduaren beherakada, eta Eñaut Etxamendiren “Gilentegiko Gilen” terriblean salbu, hain krudelki ez da sekulan deskribitu jendarte ruralaren azken hasperena. Marie Louise Legorburu hendaiar gazteak, lekukotasun mota berdina eskaintzen digu, Maiatz argitaletxeak atera -“Zozoaren kanta” nobela laburrean.

Lapurdi urbanizatu eta turistifikatuan, kasik ahantzirik da sozietatearen oinarria baserria zela, eta baserria izaitez, euskarak ere bere bizitasuna bazuela. Ahanzmena ezabatzeari uztartu da Marie Louise Legorburu, Iñakiren bizitzea sortzetik hiltzeraino kondatzen saiatzen delarik. Nobelan, lehen-lehenik senditzen dena, jendarte ruralaren barneko bortizkeria da, jendeen arteko harremanen gogorkeria, berantago tragedia onduko duena, edo tragedia baimenduko duena. Alde hortarik, eder da irakurtzea, Marie Louise Legorbururen lehen elaberria izanik, tragediarako oihala zein txukunki iruten duen idazleak, hilketa eta hilketaren ondoko eromena egiazkoi moldatzeraino.

Gure haur denborako mundua papereratzen du idazle gazteak, eta halaz onartzen dugu jendartearen indarkeria, onartzen dugun bezala iparraldean aspalditik egin beharreko lana bete duela Marie Louise Legorburuk, kostaldeko euskalki kantaria liburu batean erabiliz. Zementoak ez digu bakarrik lurra jaten, mintzoa ere itotzen digu ber denboran. Engoitik nehork ez dezake erran, ez dakiela, “Zozoaren kanta” ankerra gu guzien herio-hurranaren eresia baita. Salbamendua nondik zaigu jinen?

Idaztetik beharbada…

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak