kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Marasmus femeninus / Patziku Perurena / Elkar, 1993

Aipatzeko gogorik gabe Itxaro Borda / Argia, 1994-04-17

Aipatzeko gogorik gabe irakurtzen ditugun liburuak ere badira Euskal Herrian, ez pentsa, herri hau, zenbaitek diotenaren salatzeko, oso normala baita. Iritzi frangotako idazkiak argitaratzen dira eta hautua egin dezakegu. Iritzia mihiperatu zaigu, baina gaurkoan, boterean daudenen eta hauen mutil diren idazleen iritzi azkarrenak beti ahulenaren kontra bideratuak direla ohartzen gara. Hori berdin normalitate baten seinale izan daiteke.

Orain arte gustatu ez zaizkigun edo guretako interesik gabeko liburuetarik ihes egin dugu, gainerako obra argigarri aski baita lerrootara ekartzeko. Egun ordea, “Marasmus femeninus” hura eskuartean dugula, ez dugu dirudienez eskapatzerik eta hain irresponsableki daramagun bizitza honetan, erresponsabilitate zenbaiten hartzea komeni zaigu.

Azken denbora hauetan harrigarri da euskararen Euskal Herri Libre amestuaren —irriz ari dira ainitz baina tanpis— aurka erabiltzeko dagoen joera. Sektarismoetarik aldentzeko aitzakiaz asmamena bera —oi ze ahulezia— debekatu nahi digute, idazle eta irakurle bezala. Gure uste apalean —hain apala dagoeneko— ez dezakegu euskara lurraren zirikatzeko erabil, are gutiago euskal lur honen jendetzaren erdia baino gehiago moldatzen duen emakumearen entearen mespretxatzeko bideen irekitzeko. Aldi honetan, nola iragan mendeko apezen literatura bortitzaren eta hertsiaren kasuan, ez gaitu euskararen aberastasunak eta euskararen aberastasun erranaren gerizapean geratzen den fazismo kutsuak itsutu behar.

Berlingo horma eroriz geroztik haizea itzulikatzen ari da eta kultur ekoizleek ahanzten dute beti ere borrokatzekoa dena estadoetarik jasaiten dugun zapalkuntza dela, ez eta jende xeheak irauteko eta aske irauteko egiten duen indar xumea.

That is done eta kitto.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak