kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Haize hurbila/ Viento cercano / Patxi Ezkiaga / UPV-EHU, 1993

Benetako poeta baten lanak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-04-30

Gutxi izango dira Euskalerrian Patxi Ezkiagak adina idatzi duten idazleak. Jenero guztietan aritu bada ere, poeta gisa da ezagunagoa, beste ezertan baino. Euskal Herriko Unibertsitateak kudeatzen duen “Gaur Egungo Euskal Poesia” sailean Patxi Ezkiagaren poema-liburu guztiak argitaratzea erabaki da, liburu bakarrean; ohizko moduan, euskarazko testuak gazteleratuta. Horrekin batera, sarrera moduko testu luze bat dakar liburu honek, Patxi Ezkiagaren poesiaren nondik norakoak aztertu eta tajutu egiten dituena. Baita gibel-solas modukoa ere, Joxe Erzibengoak idatzia, datu gehiago ematen dituena poetari eta haren lanari buruz.

Baina, liburuaren laburpena egin aurretik, aipa ditzadan zein diren bertan bildutako poema-liburuen izenburuak: “Beldur naiz”, “Baladak”, “Gernika”, “Keiko eta Beste Udazkenak” (ingelesera itzulia), “Armaggedon”, “Terrala”, “Fadura”, “Aiodi Herriko Kantak”, “Ispiluaren Isladaketak”. Bederatzi liburu, guztira. Horregatik atera da liburu hau hain mardula, ia bederatzirehun orrialde.

Lana da, etengabeko iharduna, Patxi Ezkiagaren lehen bertutea. Egunero aritzen da idazten, pare bat ordu edo zeregin horretan, eta liburutik liburura saiatzen da formalki eta kontzeptualki bere poesia aldatzen, muga berriak ezartzen testuei. Irakurlea aisa konturatuko da euskal tradiziorik jatorrenari dagozkion moduekin batera, Patxi Ezkiagak sonetoa sartzen duela bere poemetan. Kritikoa baita bere posiarekiko, ez estilo batean finkaturik gustora eta planto eginda geratzen diren horietakoa. Izugarri irakurtzen du, poesia ingelesa, batez ere, eta horrek eta bere esperientziak ematen dizkiote munduaren neurriak.

Oso sentikorra da Patxi Ezkiagaren poesia. Adi-adi entzuten ditu Naturako soinuak, zorrotz begiratzen die hango gertaerei. Hark ere aukeran nahiago naturazale izan, hirizale izan baino. Baina bada ezaugarri bat Patxi Ezkiagaren poesian, alde batera utzi nahi ez nukeena. Bere biziko garrantzia ematen dio poesiaren erritmoari, musikari, soinuari. Poema asko eta askok kantatzeko idatziak dirudite, ahots ozen eta goraz, otoitz egiten den gisa. Patxi Ezkiagarenean zaila baita unibertso erlijiosoa profanotik bereiztea. Hain lotuta baitaude gizon horren baitan, munduaren aurreko bi ikuspegi horiek.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak