« Gustura irakurri eta gordetzeko | Erromes nekatuaren salmoak »
Zentzu Antzaldatuen Poemategia / Xabier Lete / Bilbo Bizkaia Kutxa, 1992
“Carpe Diem” Xabier Mendiguren / Argia, 1992-09-06
Adiskide zaharra berriz topatzean bezalako poza hartzen da lihuru hau eskuratzean, Letek eta biok nere zoritxarrerako hartarainoko konfidantzarik ez dugun arren. Horrek ez dit poza lausotzen. Antzekoa sentitu nuen isiltasunaren eta eritasunaren ondoren kantari ikusi genuenean, plaza beteko gizona, eta ez txikiagoa bere azken disko henetan biribila eskaini zigunean.
Hotsa bazebilen lehendik, idazten ari zela eta. Gero, iaz, Arrese-Beitia saria irabazi zuela. Euskaltzaindiaren poesiakoa alegia. Ia beste urtebete itxaron behar izan dugu liburua kalean ikusi arte. Egia esan, BBKren argitalpen hau izan zitekeen txukunagoa ere, baina tira, guretzat garrantzizkoena mamia zen, eta horretatik ugari eta oparo dakarkigu. Adiskide zaharrari, aditu egin behar bait zaio.
Lete poetak beti izan du ezpal herrikoi bat —abestiak direla eta ezagunena— eta beste bat transzendentala. Azken alderdi hau jorratu du liburu berrian. Bost lerro txepelotan ezin azalduko dugu berrogeitabat olerki luze, umo, sakonetan zehar ageri den mundua, baina aurrera dezadan denbora izan litekeela gai zentrala, bere adiera eta zabaltasun guztietan. Iraganetik ikusi eta geroko liluretan sinetsi gabe, unea bizi eta momentua gozatu nahian sumatu dugu idazlea, inguratzen duenaz ahiturik, nekatu eta oinazetua, aberriaz ia etsirik, instantearen betierekotasun nahian, betiko jainkoa ez den zerbaiten bila.
Gozoro irakurtzen dira poemok, tristeziaren eztitasun guztiarekin. Idazlan gorenetan bezala, badirudi hitzak horrela eta ez beste inola jaulki behar zirela. Hori ere azpimarratu behar bait da: hiztegiaren aldetik lortu duen nabardura eta iradokizun maila. Idazle onetan lexiko aberatsak ez bait du izan behar garbi eta txukuntasun kontua, estetika baizik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera