« Izaki isolatuaren diskurtsoa | Orrela ziran gauzak »
Bihotza golkoan / Martin Ugalde / Erein, 1990
Uniformidadearen kontra, Martin Ugalde Josu Landa / Argia, 1990-07-08
Ezusteko bat baino gehiago ematekoa da “Bihotza golkoan” ipuin-bilduma. Bere narrazioek ez dute antzekorik euskal literaturan. Guztiz desberdina da ingurukotik, bestelako balorazioetan oraingoz sartu gabe. Ipuinok irakurtzeak sortzen duen orijinaltasun kutsuari gerora arrazoiak aurkitzea ez da zaila. Batetik, belaunaldi arrazoia, narraziogintza aktiboan adin inguru horretako azken mohikanoa delako egilea. Bestetik, heziketa arrazoia, Venezuelan hainbeste urte ez bait zituen alferrik pasa, bertan egindako literatura joria barne. Azkenik, izaera arrazoia, Martin Ugalde beti izan bait da mementuan mementuko pertsona, zaharkituak gelditutako moldeak modu moderno batez gainditzeko gauza izan dena. Baina ez da aski pertsonari buruzko oharrak egitea; liburuari berari ere begiratu beharko zaio.
Irakurlea ezustean harrapatzea maite du Martinek. Batzutan umore bidez lortzen du (“Giltza”, “Izua”, “Lapurreta”). Bestetan, pertsonaien ezusteko jokaeren bidez (“Ilunbe handiko…”, “Gerrateko lehen kontaktua”, “Arkume laurden baten prezioa”). Batzutan, hasieratik mozorrorik gabe aurkezten ditu pertsonaiak; bestetan, ekinbideak emango digu protagonistak ezagutzeko parada. Horixe bait da bederatzi ipuinen ezaugarririk aipagarriena: nahi den efektoa lortzeko erabili behar den edozein errekurtso prejuiziorik gabe erabiltzea. Ipuinean ipuineko efektoa lortzea da inporta dena, eta zinez lortu egiten du. Gogoeta jarioa edo elkar hizketa, kontakizun zuzena edo imajinarioa… zernahi erabiltzen du Martin Ugaldek, batere koerentziarik falta gabe gainera.
Hizkuntza ere oso berezia da Ugalderena. Lanketa haundia somatzen zaio, eta oso modu pertsonalean isurtzen du kondakizuna. Sintaxi sinplea maite du, baina aldi berean luzeak diren esaldietan zehar ongi ausnartutako hitz kateak aukeratzen ditu. Adierazgarritasuna, ahozko hizketak moduan bilatzen du, erasketa erretoriko ugariekin, onomatopeia etengabeekin, hizketaldi puska pilatuekin…
Eguneroko kontuak eta urtetan pilatutako esperientziaren isladak agertzen dizkigute ipuinek. Eguneroko heroe txikiak agertzen zaizkigu, soiltasun haundiz, txaferorik gabe baina emozio handiak sortaraziz.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera