kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Orrela ziran gauzak / Jesus Lete Sarasola "Ibai-Ertz" / Etor, 1990

Orrela ziran gauzak Josu Landa / Argia, 1990-07-15

Auspoak, herri literaturaren bidean beste fruitu bat gehiago bildu du, Jesus Lete Sarasola “Ibai-Ertz” Gipuzkoan ezagunaren oroipen hauekin. Biziari begira urte askotxo pasatu duen itsasondotar honek, gertakari eta bizikizun hainbaten berri eman du 1986-1989 urteen bitartean Gipuzkoako El Diario Vasco egunkarian, eta Antonio Zavalak horiekin liburua osatu.

Lehena ardatz eta oinarri harturik, egungo garaien perspektiban eraikita, herri bat eta pertsonaia batzu, garai bateko ezaugarriak, ohiturak eta sinesmenak azaltzen zaizkigu, denak idazlearen mundu ikuskera eta ideologiaren bahetik paseak eta juzkatuak: herrietako festak, trena eta ingurumariak, zozomikotea eta tenporak, telefonoaren ekarrera, espainiera ikastera Araba aldera joan beharra, bazko txartelak, Erreka zenari buruzkoak… honela hirurogeitazortzi idazki egin arte. Denetan nagusi, erlijioari, eta bereziki kristautasunari etxekitzen zaizkion ospakizun, ikusteko eta pentsamoldeak ageri zaizkigu.

Lehengo berri ikasi nahi duenak jo dezake beraz liburu honetara, ez bait da dudarik gizarte aldaketok ilundu eta ezabatutako jakingarrien premia gaurko batek baino gehiagok sentitzen duela. Gure ustean ordea, kontalari askorengandik urrunsko ikusten ditugu Leteren hala hizkera nola gaien erabilpena.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak