« Umore beltza baino harago | Ezpondetako pneuma »
Ixtorio-mixterio / Jean Barbier / Otxolua / Labayru, 1990
Ixtorio-mixterio Josu Landa / Argia, 1990-02-18
Bilduma bitxia Igone Etxebarriak bi idazleren lanez moldatu duena. Batetik, Jean Barbier apezpiku baxenafarra, euskal idazle nagusietako bat, literaturaz aparte Iparraldeko kultur sustaketan 1910-30 urte bitartean lan itzela egindakoa. Bestetik, Bernardo Garro “Otxolua”, batik bat itzultzaile bezala goratua, gerraurreko garbizaleen artean garbizaleenetakoa, bizkaierazko eredu literariorako eredu-zutabeetako bat. Otxoluak, antza denez, gogotik maite zuen Barbierren lana, eta haren lanari segimendu berezi eskaini zion, mamitutako moldapenetan frogatzen denez. Bizkaitarrak baxenafarraren lanez egindako bizkaierazko moldapenen harira dator oraingo liburu hau.
Liburuaren interes bakarra idazle biak elkarren aldamenean jartzeari zor zaio. Barbierrek han-hemenka argitaratutako lanak banan-banan bizkaierara moldatu eta argitaratzen zituen Otxoluak “Euzkadi” aldizkarian. Jatorrizko testua eta moldapena ezker-eskuineko orrialdeetan daude paratuta liburuan, eta aparteko jakinmina sortzen du irakurlearengan bien arteko aldaerak eta desberdintasunei erreparatu ahal izateak. Alde ugari nabarmenerazteko balio du saioak: euskalki literarioen arteko desderdintasunak aurrenik, Otxoluak normalean egiten duen itzulpen literarioa noiz bihurtzen den bestelakoa ikustea bigarrenik, eta mundakarraren garbizaletasun joeraren norainokoa agertaraztea azkenik. Besterik izango da noski, baina horiexek iruditu zaizkigu nabarmenenak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera