« Isilka misilka | “Dena dela”: liburu definigaitza »
Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra / Patziku Perurena / Pamiela, 1988
Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra Dabid Zuazalde / Argia, 1989-03-12
Apokrifoen mundura gatoz berriro Patxi (edo Patziku) Perurenaren eskutik. Lehenago ere Joanes d’Iraolaren eskutik kaleratu zuen estraineko poema-bilduma hura. Oraingoan Irain izeneko herriska batean duela mende bat guti-goiti-behiti bizi izandako apaiz gazte baten “Cantutegui secretua” dakarkigu. Egia aitortu beharrez, susmo txar batekin hurbildu ginen liburu honetara, alegia, idazki inmediatoetan dezente probokatzaile eta sasi-heterodoxo ageri izan zaigun Perurena ez ote zen oraingoan apokrifo heretiko eta enblematiko batekin errexki konformatuko. Esan dezagun lehenbailehen arras beste puntakoa iruditu zaigula atzera, benetan liburu borobila, detaile txiki ugariekin eta oso zaindua. Patziku Perurenaren osoko produkzioari begiratuta, zeharo komentzituta gaude leitzar honen eskutik etorriko dela nafar literatura berriaren islada nagusietako bat.
Batek ez du oso ongi ulertzen zer dela eta, liburu honek ez zuen iazko “Xalbador Saria”n akzesita baino lortu, baina dena dela liburuan bertan ageri da nortzuk osatzen zuten orduko epai-mahaia eta argitasun hori gaur-gaurkoz eskertzekoa da.
Liburura itzuliz, nagusiki hiru motatako olerkiak antzeman uste izan ditugu kantutegi honetan: batetik, klasikoenak kopla modura, honen bidez euskal tradizio lirikorik jatorrizkoenarekin lotuz; bigarrenik, trikitixaren inguruko formak erabiltzen dituzten konposizioak; eta hirugarrenik, hiru puntutako balada edo odak, aurreko biak baino arnas sakonagokoak. Azken hauetan baliteke Perurenaren apokrifoak bere sinisgarritasuna galtzea aldian behin, bai bait dirudite Perurenarenak berarenak gehiago Apaiz Gaztearenak baino. Gainerantzekoan, hitzaurrean marrazten zaigun apaiz-poeta deskubritu dugu kantuetan zehar: landare eta animaliazalea, amodioak jotakoa, eromenera kondenatuta dagoen bizimodu eskizofrenikoa, herri txikietako kantu-izpiritua isurtzen duena. Guzti horren barruan, erabiltzen duen grafia arkaikoa primeran egokitzen da, zerbait berezko bezala, kantutegiak bere osotasunean ez bait du halako itxurazko trukoen beharrik sinisgarri gerta dadin.
Bukatzeko, esan dezagun Perurenak berak izkribua lehenengoz irakurri omen zuenean —hitzaurrean diosku— sentitutako irrika bera sentitu dugula geronek ere. Hasi eta bukatu arte ezin egon, hain da samurra eta erabatekoa liburu hau.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera