kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Xaguak soka-saltoan / Myriam Villasante / Baroja, 1988

Xaguak soka-saltoan Dabid Zuazalde / Argia, 1988-06-05

“Nork ez du gaztetan olerkirik idatzi?”. Sarritan egiten den galdera, denek egin dutelakoan, nahiz eta egia ez izan. Ziur gara Myriam Villasantek idatzi zituela nerabezaroan, eta oraindik ere segitzen du egiten.

Jakina, 15 urteko poema haiek halako freskotasun bat, sentimenduen agerpen elaboratu gabea eskaintzen digute, eta bere horretan estimatzekoak badira ere gerora konplexotasun handiagoa eskatzen dugu.

Hemengo poema hauek halako kutsu naif nabaria dute, bapatekoaren grazia, baina nahita eta propio egin dira horrela. Arrazionalitatearen aurrean bihotza defendatzen da hemen, samurtasunaren apologia. Noizean behin halako umore printz bitxiak aurkitzen dituzu, eta ironia horrek salbatzen du injenuoegi izatetik.

Nolabait ere antintelektuala dela esan dugu, ideien ordez sentimenduak direla nagusi. Mamian antzeman liteke hori, baina batez ere olerki bakoitzaren tajuan: esaldiak ez dira proposizioak izaten, hitz bildumak baino. Perpausen funtzio denotatiboa galdu egiten da hitzen balio fonikoaren mesedetan.

Hitzen erabilera honetan, musikaltasuna eta helburu jostalaria azpimarra daitezke, eta horrekin batera haur hizkeraren erabilera ugaria (amatasunaren goralpen inplizito batean).

Gurea justiziaren balantza balitz, argi dago salbatu egingo genukeela Myriam, batez ere lehenbiziko liburua izatearen aringarria kontuan izanik. Baina gogoan hartu, Myriam, horrela ezin dela luzaroan aritu, eta hurrengoko emaitza landuagoaren esperoan gaituzula.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak