kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gabriel Arestiren literatur lanak / Gabriel Aresti / Susa, 1986

Aresti, poeta ahaztu gabea Mikel Mendizabal / Argia, 1987-01-11

Gabriel Aresti hil zenetik hamaika urte luze iragan direnean aurkezten da Gabriel Arestiren literatur-lan bilduma hau. Hiru helburu bete nahi izan dira argitarapen honen bitartez:

Lehena, oraingoz garaiz gabiltzala, sakabanaturik aurkitzen ziren Arestiren eskribu guztiak bildu eta honen obra liburuen bidez finko uztea.

Bigarrena, jatorrizko bertsioak finkatzea, lanen agerpenetan maiz gertatutako bikoizteak argituz, baita Arestiren lumatik sortua ondoren gehitutako itzulpen eta aldaketatik ondo bereiztuz.

Azkenik, Arestiren obra ahalik eta modu eskuragarrienean argitaratzen ahalegindu dira Susakoak, eta horretan idazlea beraren borondatea kunplitu besterik ez da egin, “herriaren ahorako” idatziari kanal herrikoia eskainiz.

Hamar liburutan aurkezten dira Arestiren lanak; Poesia, narratiba, eta teatroa oso-osorik eta “literatur lan” kontzeptuaren murriztapenik onartu gabe, itzulpenak, artikuluak, hitzaldiak eta gutunak ere bai. Hara hemen, laburrean liburu bakoitzak dakarrena:

— LEHEN POESIAK izenburupean bildu dira Arestik 1954-64 urteen bitartean idatziak.

— HARRI ETA HERRI Arestik lehen aldiz 1964. urtean argitaratu zuena.

— EUSKAL HARRIAren kasuan autoreak prestatu zuen bilduma lehen bertsioa, 120 poemez osatua.

— HARRIZKO HERRI HAU bilduma autorearen eskuskributik zuzenean jasoa.

— POESIA ARGITARAGABEA. AZKEN POESIA. Autorearen heriotzaren ondoren argitaratu ez ziren poemak.

— NARRATIBA liburuan MUNDU MUNDUAN nobela bakarra, sei ipuin eta hiru narrazio labur eskeintzen dira.

— ANTZERKIA titulua bere sei antzerki lanekin.

— ITZULPENAK-I Izenekoan bildu dira, poesia lanen itzulpenak, eta bestetik gailegotik egin zituenak.

— ITZULPENAK-II Liburuan agertzen dira gainontzekoak, hitz-lauz eta teatrozko itzulpenak, alegia.

— ARTIKULUAK, HITZALDIAK, GUTUNAK. Bere literatur-lan guztien agerpena osatu nahian.

GABRIEL ARESTIREN LITERATUR LANA bilduma hau lan-talde batek urte oso batez burututako nekearen emaitza dugu. Lan gogor eta luzea, baina argitaratzea pena merezi izan duena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak