« Urte berriak ekarritako bi sorpresa goxo (II) | Likantropo »
Ispiluak / Mikel Hernandez Abaitua / Hordago, 1985
Ispiluak Iñaki Camino / Argia, 1985-03-17
“Ispiluak” du izena liburu honek, esan beharrekoa da ba, bera dela liburuko ipuin asko eta askotan ageri den objetua. Ipuin liburua da, ipuin anitz biltzen duena, 17 hain zuzen. Aipatzea bera alukeria den arren, esan dezagun linealtasun kronologikoa eta logikoa dela ipuin guztien ezaugarri. Ipuinak garai eta era guztietakoak diren arren, ugari dira erdi aro inguruan kokatzen direnak: hortxe ditugu beren gurasoen gazteluko azken pixuan giltzapeturik bizi diren erreginak, ispilua asmatzeagatik erregek pertsegituak bizi diren artisau magikoak, Erromako zubia aitzaki harturik herriska oso bateko etxeetan ebasten duten ohoinak.
Badira egungo gizartea isladatzen digutenak: bere anaia punkia bezalakoa izan nahi duen mutikoa, emaztegai gogaikarriaz ihesean dabilen mutil gaztearena, trapezioan bizia galtzen duenarena, aita hil eta gero babesa neska gaztearengan bilatzen duenarena, haserretzeagatik semeari oina ebakitzen dionarena, eskolako lagunekiko jolasak bazterrera laga eta Epaminondas zahar jakituriaz betearekin ibiltzea nahiago duenarena, supermekatuko enkargu-mutilari Susana Estrata honen etxeko atean bilutsik agertzen zaionekoa, senarrarekin ibili beharrean, suge batek bularrak xurgatu eta mihizka diezazkion nahi duen emaztearena eta besteren bat.
Aipatzekoa da bestalde, topiko zikina bihurtu den arren, ipuin atseginak direla, irakurlearen arreta zeharo bereganatzen dutenak. Ez dago inolako beldurrik ipuin hauekin hastiatzeko. Kantidadeak nahiz kalidadeak ez bait du huts egin Mikelen ipuinetan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera