kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Etsipenez. Jon Chahoren memorioizunak / Patri Urkizu / Elkar, 1984

Etsipenez (Jon Chahoren memorioizunak) Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-23

Harriduraz aditu genuen Mirande sarira bi elaberri aurkeztu zirela eta saria banatu gabe geratu zela. Bi haietako bat hauxe duzue, Urkizurena. Bera batez ere antzertigintzagatik ezagutua bada ere, “Sekulorun sekulotan” izeneko saio narratiboa egin zuen 70. hamarkadaren hasieran. Eta bide berri hauek itxaropentsu ziren benetan. Ipuin batzuk argitaratu zituen orain hilabete batzu, eta elaberri hau azkenik. Baina beldur naiz ez ote zuen batek baino gehiagok 70. urteko elaberria irakurri ta gero, oraingo hauetan gehiago espero.

Izan ere, Urkizuren azken elaberri honetan, elaberri antza duena hasierako atala da, beste guztiari ez diogu elaberri kutsurik hartzen. Miranderen bizitza kontatzen zaigu, gazte zenetik hil arteino. Miranderen gaztezaroa ez genuen ia ezagutu. 20 urteak arte guti goiti beheiti behinepein, eta hori da hain zuzen Urkizuk hobeen egin duena, gaztezaroa, horri hartu diogu nobela kutsua, beste guztia, ezagunak diren datuen erabilera da, elkarrizketa anitz, garaiko euskal, kulturari eta Miranderi buruzko albiste multzoa eta beste ezer gutxi, fikzio narratiboak ez du lekurik nobelan gehiago, tinkoegi lotzen zaio Urkizu Miranderi buruz dituen datuei eta nobela egin beharrean autobiografia nobelatua egin du, baina ene iritzirako bederen, literaturatik urruti dagoen liburua burutuz, eta honekin ez nuke literaturaren mugaketaren zabaltasuna zalantzan jarri nahi, baina askozaz ere egokiago deritzot Etxaidek Etxahunen bizitzarekin egin zuen elaberriari, hartan fikzio narratiboa Etxahuni buruz ditugun datuei lotzen zitzaion, baina Etxaide Urkizu baino askozaz ere libreago eta artistago zebilen. Iritziak iritzi, hor duzue elaberria, gehien bat Parisen kokatua, Latinoko puta eta Eskualdunen Biltzar aspergarriak barne. Ziberuako euskararen ezaugarriez beterik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak