kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Andaluziari ene bilduma / J. Iñaki Lasa / Susa, 1984

Andaluziari ene bilduma Iñaki Kamino / Argia, 1984-10-07

J. Iñaki Lasak kaleratzen duen bigarren olerki liburua dugu hau, aurrenekoa “Alizia eta biok” izaki. Liburuaren titulua berez oso iradokigarria bada ere, arrazoirik badu egileak horretarako: ugari dira bere olerkietan Andaluziako usaia darien pasarteak, bai gaiaren aldetik eta baita formarenetik ere: cante hondo antzean eginak badira. Garcia Lorcarekin lotura duen gairik ere bada. Lau zati ditu liburuak, eta aurrenekoari “Irudimena Becquer-i” deritza. Olerki zailez osatua, olerti hertsia baita, idazleari lotutako gauzak, baina irakurlearentzat ilun gelditzen direnak, zail baita olerkiko esaldi diferenteen artean lotura tematikoa aurkitzea, poesia urruna irakurlearentzat. Badira bestalde sintagma eta aditzik gabe geratzen diren sustantiboak, interpretazio lana zailtzen dutenak. Bigarren puskak “Oihartzunaren agindua, hiru zatitan banatua eta bereizia” du izena. Hau teatro eran egina da egituraren aldetik: norbait salbatzen dute itsasoan itotzen ari dela, ito dena eta salbatzaile (baita ehorzle ere)en artean; elkarrizketa mutua sortzen da. Halabaina itotakoaren arteko guztiak gure interpretazioak besterik ez dira, interpretazioa behar duten poemak baitira J. Iñakirenak, irakurri ala, asko pentsatu beharreko olertia baitu idazle gazte honek eta ulermena xorroxtu beharrean aurkituko da irakurlea. Hitz bakoitzari bere adiera zehatzena harrapatzea ezinbestekoa da bere olerkiei zentzua bilatzeko. Hirugarren zatia “Maitasun eta gorrotoen apunte nahasiak” deitzen da. Hau dugu liburu guztiko zatirik luzeena. Olerkiak prosaikoak dira gehien bat, narratiboak alegia, irudiak ere badira, eta oso irrazionalak, irudi dotore hauek oso dira autonomoak olerkiarekiko gainera, olerkiarekin duen lotura ez zaigu oso agerikoa gertatzen eta idazle itxi baten poesia dela behin eta berriz konturatzen gara, izan ere narratiboak izan arren oso kontuz segi beharrekoak baitira. Bada olerki ederrik hirugarren zati honetan. Ilargiarena edota iduzkiak arrantzatzen duen “ur tantarena” (hau gure interpretazio besterik ez da) ederrak dira egiazki. Maitalearekiko hizketan dihardu parte honetako olerki askotan. Aipatzekoa da ere zati honetan ikusten diren kalidade gorabeherak, olerki batzuren kaskartasunaren ondoan iruditeria estilistikoz primeranikoak direnak baitaude nahasirik, gure uste apalean bederen. Laugarren zatia “Heriotz isila” izenekoa dugu. Hemen gaiaren aldetik Lauaxetarekiko parekatzea soma genezake apika. Narratutako olerkiak dira, eta ez dute orain aurrekoek zuten indarra, ez dago lehengo hitz jokoen izpirik.

Orokorrean eta bukatzeko bi hitz: J. Iñakiren aurreneko liburuaren aldean olerti landuagoa dela erraz nabari daiteke, ez errazagoa horratik, asko oldoztu beharra dago aditzera eman nahi dituenaz jabetzeko, hitz joko ugari eta olerkiarekiko aski autonomoak ere aipatzekoak dira, olerti itxia. Aurreneko liburuan bezala olertia narratiboa izateari jarraitzen bazaio ere. Gauzak ez dira han bezain argiki esaten, gauzak landuago daude. Aipatu ere azkenik Gasteizko “Kandela” literatur taldeak olerki hauek argitaratzera nola bultza duen.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak