« Gabriel Aresti: poeta, arro, ero,… ta biraolari? | Gorrotoa lege »
Harri eta herri / Gabriel Aresti / Itxaropena, 1964
Harri eta herri (Kritika batzuren kritika) Gabriel Aresti / Zeruko Argia, 1964-07-19
Nik, orain artean, nire eskribu guztiak firmatzeko ohitura izan dut; beraz zuri bidaltzeko atsegintasuna dadukadan gutun hau nire izen propioekin firmatua doa.
Zure aldizkariaren azken lumero batean, kritika bat dator, izenik gabe, nire “Harri eta Herri” liburuaren gainean. Nire iritzia da, eskritore batek liburu bat argitara ateratzen duenean, kritikari sometitu behar zaiola. Eta kritika horri sometitzen natzaio. Baina mesedez, kritikalaria nor den esan dakidala. Bestela, onerako edo txarrerako, kritika horrek eztu balio.
Baina oso akort nago kritika horrekin, naiz-eta nire liburuaren gainean gauza haundirik esaten ezpadu ere. Baina gauza batzuk daude, munduko borondaterik haundiena eduki arren, gizona mintzen dutenak. Zergatik, nola atrebituko da inor nire liburua madarikatzera? Nola eraman liteke epai-mai batera? Hau eztut onartzen. Nire liburua poesi-liburu bat da, eta alde horretatik juzgatu behar da; haren baloreak, haren bertute edo akats poetikoak seinalatu behar dira, eta ez besterik. Gainerakoa juzgatzera ausartuko denak, gogora ekar bitza Jesukristo gure Jaunaren hitzak: “Juzgatuak izan nahi ezpaduzue, etzazue juzga”. Beraz, zuhurtasunaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiot zuen kritikalari zorrotzari, madarikatu nahi eznauelako. Nork eman dion eztakidan eskubide batez baliatu nahi izan eztelako. Hala baitirudi, gizon horrek ni madarikatzeko edo benedikatzeko eskubidearen jabea dela. Erromako Aita Santua balitz, sikeran ere…
Baina beste bat dago, ni madarikatzeko eskubidea hartzen duena, nun eta zuen errebistan gainera, bertan baitator artikulu labur bat, Santurtziko sakristau batek firmatua, nire liburuan nik biraoak esaten ditudala diona. Esku artean hartu nuen liburua, eta apaiz batengana jo nuen. Liburua puntatik ondoragino aztertu genduen, eta… bertan biraorik eztagoela. Beraz, bekatu hori eztut aitortuko, eztut konfesatuko. Baina Juan Anjel Etxebarriak bere bekatua aitortu behar du, gure Elizamaren altzoan iraun nahi badu: Juan Anjel Etxebarriak kalumniaren bekatua kometitu baitu. Hori, bekatu hori, publikoki kometitu zuen, eta beraz publikoki aitortu behar du. Hala agintzen du Eliza Santuak. Baina Juan Anjelek eztu holakorik eginen. Orain bere autobiografia bat eskribitzen hasi da, izenburu oso apropos batekin: “Arro eta Ero”. Bere harrotasuna honela probatuko du: Publikoki kometitutako bekatua, justutzat emanen du, eta mila argudio bilatuko ditu; bekatu bat aitortzeko, humildadea eduki behar baita.
Bigarrena, bere erotasuna, Mondragoeko zora-etxean probatu zuen.
Gaurko kritika labur hau amaitzera noa. Bilboko Mikel Arrutza eta Egia jaunak poema txiki bat atera du lagun artean, hain urri delako, niri irri eragiten didana. Baina haren gainean eztut ezer esanen, Mikel Arrutza jaunaren izenaz akordatu ere nahi eztudalako.
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi