« “Giza zirriborroa”ren kritika dela eta | “Itsasoa ur-bazter luzea da” »
Iltzalleak / Martin Ugalde / Cromotip, 1961
Martin Ugalde edo idazle zirrara (I) Anjel Lertxundi / Zeruko Argia, 1973-03-04
Gertatzen da: Idazle bat ezagutu eta gero irakurri duzunaren egilea ez diozu ezagutzen duzunari lotzen. Honek alderdi okerrik balu, egilea ez dela bere obraz bat egin ikustea litzake. Bainan ez uste; Martinengan ez dago horrelako arriskurik. Martinen barne-muinetako bizitza sakonegia, biziegia, ausartegia da idatzitakoan ez murgiltzeko. Lehendabiziko itxura… Bai, hala da, lehen ikusaldian Martin gizon on, jator bat zaigu. Besterik ez. Ez ote da posible gure herri desmitifikatu (?) honetan on eta jator izatea nahiko? Cosas veredes mío Cid.
Noren erru?
Gauzak garbiak dira.
Bost puntutan banatuko ditut eta amaikatxo balirateke!
Lehen puntua: Martin Ugalde periodista da. Nork ez ditu ezagutzen Martinek orain urte batzu ZERUKO ARGIA honetako azken orrialdeetan idatzi zituen elkarrizketa argiak? Ausartak benetan Martinen lanak, gorabehera asko zituen —eta dituen— H haretaz. Bainan Martinek badu bizitza luzea —eta oraino dezala luzea—, periodismo hauzietan. Venezuelan egin zen eta Venezuelak ezagutzen du. Eta Alemaniak ezagutzen du bere lana. Eta Bretaina Haundiak, eta Frantziak eta Hegoamerika luze sakonak.
Euskal Herriak ez nunbait. Eta ez da Martinen errua.
Liburu batetan argitaratua du “Imágenes de la Semana Santa” kroniken bilduma. Periodiko baten zuzendari ere izana da. Galda dizaiotela Venezuelatik datorren nornahiri nor den Martin.
Cid, badituzu lan hauek ere ikusten!
Bigarren puntua: Martin ipuin egile da. Geroko lantxoetan finkatuko naiz bere ipuingintzan, bainan ez dut geroaren gerorako luzatu nahi zera esatea: Martin Ugalderen ipuingintza harrigarria da. Harrrgarria du sena. Nola —eta ezinezkoa dut oraindik egia denik sinistea— lezake euskaldun batek beste herri bateko, Venezuelako giroa, haize telurikoa beregana eta… adieraz? Gizonaren eguneroko aspergarri eta aberatsaren ikusmira lasai edo haserretua, sakon edo azkarra, fin edo zakarra da Martinen ipuingintza.
Hirugarren puntua: Martinek liburu bat argitaratu behar du Barral inprimategian, eta serioa, oso serioa da inprimategi hori, eta munduko idazle famatuenen, munstroen inprimategi da Barral hori. Eta Martinen liburuaren izena “Las brujas de Sorjin” da eta Euskal Herria da Sorjin delako hori eta bere dehadar guziak honetara zuzentzen… Beno, utz dizaiogun alferrikako hitz jarioari. Irakurria dut nobela eta badakit pauso berri bat markatuko duela nobelagintzan, bide berri bat urratua duela Martinek. Izan ere, Martinen maisutza ez da nolanahikoa. Teknika berri eta orijinal bat darabilki pertsonaje baten barne-mundutik beste pertsonaje baten barne-mundura igarotzerakoan eta nobela sikolojikoa amaitu zela esaten ari garen une honetan, era berri bat ireki lezake Martinek introspezio lanetan. Badaezpada ere, eta haria galduaz, “berria” eta “orijinala” adjetiboak ez dira berdinak. Zenbat gauza berri gure herrian orijinaltasun falta ikaragarrizkoak! Eta orain, arren, erts ezazute hariaren parentesia.
Laugarren puntua: Martinek baditu beste bi liburu ere eta hauek euskeraz. Ipuin bilduma bat “Iltzalleak” izenekoa eta “Ama gaxo dago” antzerkia 1961 eta 1963an argitaratuak. Orain bada editorral bat beste ipuin-bilduma bat argitaratzeko asmotan. “Itsasoa ur-bazter luzea da”. Bere garaian, denon eskuetan dukegunean, jardunen gara berriro.
Bosgarren puntua: Noren erru ote Martin itsaso ur-bazter luze horretan ahaztutzea? Martin hor dago bere Ondarrabiako etxean, lana egiteko purrukatzen dago, eta purrukatzen ari da lanean. Badakit beste liburu bat ere moldatzen ari dela Euskal Herriko zenbait gizon haundik —haundi adjetiboa ez da behin ere mitifikazio egia denean— azaldutako iritzi, kezka eta… itxaropenekin.
Nork ote du errua?
Bere ipuin-liburu baten izenburuarekin erantzuten dut: Enbataren esku luzeek.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera