« Martin Ugalde edo idazle zirrara (I) | Kultura proletarioaz »
Itsasoa ur-bazter luzea da / Martin Ugalde / Gero, 1973
“Itsasoa ur-bazter luzea da” Anjel Lertxundi / Zeruko Argia, 1973-03-25
Honela deritza Martin Ugaldek Gero-n atera duen nobelari. Ederki adierazten du Carlos Bizkarrondo margolariak liburuaren azalean, mendien bizkar ondotik, “itsasoa ur-bazter luzea dela”.
Liburuak, nobelaren izena darama, baina Gero-ren 22garren liburua ez du nobela honek bakarrik osatzen. Martin Ugalde beraren beste hiru ipui ere badakazki: Lohiezko bide zaharra, Ijitoak, Jesus haurra jaio da.
Dionisio Amundarainek euskeratua eta herrikoitasunean anaia sentitzen duen Iñaki Zabala Sarria-ri eskainia dauka Martinek bere liburu hau.
Ezaguna da gure artean Martin Ugalde. Elkarrizketa argi asko azaldu zuen Z. ARGIAn Venezuelatik etorri berri hartan. Baina gure artean ez ezik ezaguna da Venezuela eta Hegoamarika osoan, Alemanian, Bretaina Haundian eta Frantzian.
Eguneroko baten zuzendari izana da Venezuelan. Kazetalaritzan ez ezik, ordea, ipuingintzan eta nobelagintzan ere artetsu eta argia da.
Maixu den batek eginak dira, beraz, Itsasoa ur-bazter luzea da deituriko liburuan datozen nobela eta ipuinak.
Gerraren ekaitzak, Hegoamarikako ibiliak eta Euskal Herriaganako maitasunak hornitutako gizonak burututako liburua dugu oraingo hau. Behin baino gehiagotan entzuna dugu, lanetik leher eginik etxera heltzean irakurtzeko moduko libururik falta zaigula. Hona bat aukerakoa zenbait ordu-pasa atsegin eta probetxugarririk egin ahal izateko.
Ez dugu uste irakurleari damutuko zaionik liburu hau eskuratzeaz.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi