kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hau mundu arrano hau! / Juan Bautista Bilbao "Batxi" / Susa, 1997

Sailkaezina, ederra, bizia, distiratsua Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1997-12-20

Euskal literaraturaren gaineko eskuliburuetan orain artekoan agertu izan ez den izen bat ekarri digu udagoieneko uztak. Batxi dela eta ari naiz. Honelako gaiei adi egoten diren hedabideetan dauka irakurle jakinguratsuak, eduki ere, Juan Bautista Bilbao Elgeazabalen bizitzaren gorabeheren berri. Bestela, jo beza irakurleak Iñigo Aranbarrik eta Koldo Izagirrek, eskuz esku, prestatu duten hitzaurrera, hain zuzen ere, Hau mundu arrano hau delakoak dakarrenera, berori baita gipuzkoarrek liburuari eman dioten izena.

Biografia eta antzeko beste jakingarriak alde batera utzita, liburua Susak bere literaturgile garaikideen bildumaren barruan argitaratu izana da deigarri egiten den lehena, nik uste. Edizioaren zama eta arriskuak lepo gainean hartu dituztenen zioa garbia da; gure mendeko lehenengo kazetaria eta balio handien duten egileetariko baten obra da esku artera etorri zaiguna.

Zama eta arriskuak aipatu ditudala-eta, horien harira, esan dezagun, beste ezer baino lehen, Batxik bizkaieraz idatzi zuela, eta bere garaiko ortografia erabiliz egin zuela. Haatik, Aranbarrik eta Izagirrek beren hautua egin dute hizkuntzaren arloan, zein testu sartu eta zein baztertu erabakitzean egin duten legez, eta batek baino gehiagok min har dezake jakintsu biek harturiko irizpidearen emaria ikusirik. Nik neuk ez dut negar egiten. Batxi ekarri digute, literatura normalaz —eta barka hitza— elikatzen den bilduma osasuntsu baten barruan, ekarri ere. Edizio kritikoak beste baterako utzi beharko. Agian arrakasta izango du gure arratzuarraren liburuak, eta horren ostean etorriko dira beste edizio batzuk. Oraingo honi erabat mesedegarri deritzot.

Ez nuke esan nahi bizkaieraz mende honetan egindako literaturan dakarren berrikuntzarren aldetik merezi duenik, irakurleak filologokerietan ote garen galdetzen hasi eta ikara eragin diezaioket eta. Batxiren balio nagusia bere literatur sena eta sen horren gauzakuntza harrigarria dira. Begoz ba filologia eta halakoak beren txandaren zain. Gozatzera dei egiten duen liburua da Hau mundu arrano hau, aspaldion gogotsuen irakurri dudan liburua. Eta dena aitortzeko, negarra begietara ekarri didan azkena.

Batxiren liburuak negarra begietara ekarri dit, bai, itsasoz itsasoz zebilela idatzi zituen kronikak irakurtzeko modu bat iragarritako heriotza baten kronika den aldetik irakurtzea baita. Egon ere, liburuaren mamiari eta hariei ikutu batzuk emanez gero nobela baten aurrean geundeke. Pertsonaia nagusia Batxi da; gertalekua, mundu zabaleko itsasoak, Bayo itsasuntzia eta lehorreko portuak; garaia, lehen mundu gerra; hizkera, modernoa eta bizi-bizia. Amaiera? Pertsonaia nagusiaren heriotza. Eta amaiera hori aldez aurretik jakinda ere, zelan eragotzi begietara datorren negarra, orain ere datorkidana?

Joan ere apal bete liburu eder utzi ostean doakigun urteak harribitxi bat utzi digu, sailkaezina, ederra, bizia, distiratsua. Hitzen ondoeza hain nabarmen ageri zaigun honetan Juan Bautista Bilbaoren hitzak bizi-hats dira. Ondoez horren kontra nik neuk aurkitu dudan azken errezeta.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak