« Harreman gatazkatsuak | Idaztearen emaitza »
Arian ari / Patxi Zabaleta / Txalaparta, 1996
Iraun eginen duen liburua Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1996-12-21
Kalean izan den orduko erosi eta berehala irakurri dudan liburua da Zabaletaren trilogiako azken emaitza hau. Aurrekoen ildoari jarraiki, borobila da. Luze hitz egin genezake trilogiari buruz, Ukoreka eta Badena dena da lanekin orrialdeak idatz baikenitzake. Baina Arian ari honi helduko diogu besterik gabe eta, berriro, Zabaletak euskal irakurleari eskuan jarri dion altxorra agerian jarriko.
Euskal Herriaren bihotzean dagoen Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan kokatzen dira eleberri honetako gertaerak. 1959 urtea lekuko. ETA sortu berria da eta fronte kulturaleko komando bati azterketa berezi bat egin dezan agindua eman dio buruzagitzak. Muga igaro behar eta horretarako kontrabandista sare baten laguntzaren premian aurkituko dira. Muga inguruan ETAkoak ibiltzea, ordea, kontrabandistentzat ez da batere mesedegarria. ETAk eta kontrabandoak ezin dute luzaroan muga berean aritu eta, ondorioz, arazoak sortzen dira. Azken batean, ETAko komando baten istorioa da eleberria, baina komando hori lau pertsonak osatzen dute eta lau horien istorioa bihurtuko da narrazioa. Komandokideak gordetzen dituzten etxeko seme zaharrenaren eta komandoko neska baten arteko maitasuna hari hartuta, arian arituta, bukaera interesgarri bezain gogorrera garamatza.
Trilogiako aurreko bi lanekin alderatuz, aurkitu diogu ezberdintasunik hirugarren honi. Lekukotasun etnografikoa ez da falta oraingoan ere eta aurrekoetan baserriko bizimoduaren gainbehera eta harpeetako bizimodua aztertu baldin bazuen Zabaletak, oraingoan kontrabandoaren mundua da etnografikoki aztertu duena. Lan etnografikoa, hiruretan da bikaina. Ezberdintasuna, pasarte filosofikoetan dago. Aurreko bietan kurtsibaz eta paper zahar moduan aurkezten zituen Zabaletak. Astunak gertatzen ziren batzuetan, baina, oro har, benetan interesgarri eta sakonak. Egileak egindako lan handi eta dotorea, borobila dago Uliko Eskolastiko eta Anai Jakueren hitzekin mozorrotua. Arian ari honetan, berriz, tarte filosofikoak ez ditu bereizi Zabaletak. Ez ditu kurtsibaz eman eta kontaketan barrena hedatu ditu. Aurrekoen aldean eramangarriagoa egiten da horrela. Beñat Mandazen pertsonaiari dagokiona da beste ezberdintasuna. Aurrekoetan bera zen protagonista nagusia eta haria berari gertatutakoen bueltan ehuntzen zen. Oraingoan, garrantzia baldin badu ere Beñatek, gertaerak ez dira hainbeste harilkatzen bere ekintzen inguruan. Aurreko bi eleberrietan Beñat Mandazenek hartutako lekua eta protagonismoa, Otxobiko seme zaharrenak, Xanbilek, hartzen du Arian ari honetan. Maitasuna, oinazea, askatasunaren lilura, kontrabandoa eta eleberria osatzen duen amarauna, Xanbilek bizi ditu beste inork baino gehiago, bera da pertsonaia nagusia. Lehenago garrantzia baldin badu ere, liburuaren amaiera aldera soilik hartuko du indarra Beñatek pertsonaia modura.
Liburu honek, eta trilogiak, luze iraunen du gure literaturaren historian. Orrialde kopuruak bezain luze, urteetan zehar itsasoko bideek bezala.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera