« Iraun eginen duen liburua | Bakartasunaren aurpegiak »
Bihotz bi. Gerrako kronikak / Ramon Saizarbitoria / Erein, 1996
Idaztearen emaitza Mikel Elorza / Argia, 1996-12-22
Eleberrigintzara haragiztatua, “Bihotz bi. Gerrako kronikak” da Ramon Saizarbitoriaren azken lana. Donostiarrak hiri bateko girora eta bereziki “Hambre” sagardotegiko mahaira gonbidatu gaitu. Han, arrautza frijituak jaten gerrako istorioak kontatuko dizkigute Samuelek, Nikolasek, Klaudiak… guri, eta batez ere senar-emazte protagonistari. Bikotearen istorioak osatzen baitu eleberriaren ardatza. Gizon eta emakumeen arteko harremanen inguruko erreflesioa da eleberria, batik bat gizonezkoaren jokabide eta jarreren ingurukoa. Hots, 36ko gerrako kronikek beste “gerrari” esparrua jartzen diole.
Esana du Saizarbitoriak eleberrigintzan erreparatzen diola istoria nola kontatzen denari istorioak kontatze hutsari bainoago, eta ezagun du liburu honetan. “Hamaika pauso”n modu garatuagoan azaldu zuen estilistika beretsutik jo du honetan. Eskailera baten itxura hartzen du narrazioak, eta irakurlea aurrera doa, baina ez kontaera erabat linealean. Eskail-mailak tarteka jaitsi egiten dira, atsedenak hartzen dira, atzera berriro narrazioari heltzeko. Bi edo hiru aldiz pasatzen da irakurlea narrazioaren hainbat solairutatik. Hau guztia, ordea, fin lotua du idazleak eta irakurlea ez da nekatzen, beti aurrera ere egiten delako, gogoeta betierekoetan nahasi eta nekatu gahe. Neurri beretsuko parrafoetan egituratua, atal edo kapitulu bereizketarik gape, dialogoa —gehiegi gabea— narrazioari josita dago.
Pertsonaien marrazki zehatza lotu behar zaio horri. Hasiera indartsua du, eta lehenengo orrietatik pertsonaia nagusien irudi zehatza hartzen du irakurleak, ezagutu egiten ditu eta akaso gauza asko bereak edo bere ingurukotzat joko ditu, guztiz sinesgarriak baitira haien jokamolde eta ezaugarriak.
Eleberri konpletoa, finean, Ramon Saizarbitoriak harilkatu duena. “Hamaika pauso”ren tematikatik urruti baina estiloan aurrera eta hein batean bidea eginez, Saizarbitoriak idazle izaite garbia ageri du. Idazlearen emaitza da liburua. Ofizioa.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi