« Aurrejuzkuak hausteko | Idatz-olhetan »
Hegoaldeko autopista / Julio Cortazar (Gerardo Markuleta) / Erein, 1994
Mikrokosmos iradokorra Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1995-01-29
Julio Cortázarren ipuinik ezagun eta biribilenetako bat itzuli digu Gerardo Markuletak Ereinek zabaldu berri duen “Milabidai” izeneko liburu ttikien sailean, ipuingintza unibertsaleko antologietan agertzeko modukoa zenbaiten ustez: “Hegoaldeko autopista”. Egungo bizirnodu modernoaren ezaugarri den auto ilara amaigabearen ideia azken muturreraino eramanik, egungo gizarte modernoaren ispilu den gizarte txikiagoa eraiki zuen ipuin honetan Cortázarrek, logikaz eta kontraesanez, elkartasunez eta egoismoz, samurtasunez eta ankerkeriaz betetako mikrokosmos iradokorra.
Bere itzulpen lanaren bidez, irakurketa erraz eta atsegina prestatu dio Gerardo Markuletak liburu handiekin gogaitu eta aparteko konplikaziorik gabeko irakurketa laburren bila dabilenari, hau da, “Milabidai” sailak berezkoa bide duen autobuseko, treneko edo hondartzako irakurleari. Baina badago ipuin hau Cortázarren ipuin gehiagoren itzulpenak jasoko lituzkeen liburu mardul —eta serioago?— baten barruan imajinatzerik ere.
Estreinakoz jatorrizko hizkuntzan irakurri nuenean adinako harridurarik gabe egokitu zait ipuin honen euskarazko irakurketa, baina hala ere, Markuletaren itzulpena irakurri ahala, interesez ekarri ditut berriro gogora Peugeot 404, Dauphine, Taunus, 2HPko mojak, Simcako gaztetxoak eta auto ilaran ezustean harrapatutako beste hainbaten arteko harreman eta gora-behera bitxi eta iradokorrak.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi