kritiken hemeroteka

6.964 kritika

Azken kritikak

« | »

Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 1994

Minak batzuk, gozoak guztiak Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-10-30

“Os pimentos do Padrón, unos pican e outros non”. Hala dio, “Bidaiari poltsaduna” ipuin sinple eta eder paregabean, Xose Miñons pertsonaia misteriotsuak. Halaxe da, minak batzuk, besteak ez, baina gozoak guztiak, jaki benetan ederra dira Padrongo piper berdeak; orobat, gisa berean, minak batzuk, besteak ez, baina gozoak dira Inazio Mujikaren liburu berriko ipuin guztiak, jaki benetan ederra du literaturzaleak “Hautsaren kronika” hau.

Niri minetan minenak arestian aipatu berri dudan “Bidaiari poltsaduna” eta “Hiri zuria” iruditu zaizkit, Galizian girotua lehena eta Portugalgo hiriburuan kokatua bigarrena. Iberiako penintsularen mendebaldeak duen erakarmen indarrarengatik ote? Litekeena da, baina ez dut uste hori denik arrazoi bakarra. Biribil-biribilak, bete-beteak iruditu zaizkit bi ipuinak; irakurri ondoren, berrirakurketari ekin eta lerroak ukitzeko beldurrez aritzen da irakurlea, bi ipuinen perfekzio delikatu eta hauskorra urratuko ote duen edo.

Denak hain minak izan gabe ere, lehen esan bezala, gozoak guztiak dira gozoak liburuko hamabost ipuinak, nahiz eta nik behintzat batzuk ahoan gehiegi gozatu gabe sabeleratu ditudan. Padrongo piper berdeen kasuan diskutitu ezina dena —piperra edo mina da edo ez da— diskutigarriagoa da, hala ere, noski, liburu honetako ipuinen kasuan, eta irakurle bakoitzak bere aukera egingo du. Niri bete-lan edo osagarri huts iruditu zaizkidanak —”Broussins” bakarren bat aipatzearren— min-min izan daitezke beste irakurle batzuen aho sapaian.

Pentsatzekoa zen, bai, 1987an “Azukrea belazeetan” ipuin bilduma goraipatu —eta ia mitiko— harekin euskal letren mundura agertu eta harrezkero ipuin bakarreko liburuak baino argitaratu ez dituen idazle donostiar honen eskaintza berria ez zela nolanahikoa izango. Ez digu huts egin. Eman digu espero genuena. Entreteniturik utzi gaitu, lilura batean, eta gu ohartu ere egin gabe hurrengo liburua prestatzen hasi zaigu isilean, horretarako auskalo zenbat urte harturik, ez du berak ere jakingo.

Azken kritikak

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Joannes Jauregi

Bertso bilduma
Etxahun - Pierre Topet

Aritz Galarraga

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Estibalitz Ezkerra

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Nikolas Kazantzakis

Hasier Rekondo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Javier Rojo

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak