« Ipuin Laburrak | Sagar izan nahi zuen gerezia »
Kea behelainopean bezala / Harkaitz Cano / Susa, 1994
Ke bafada bat baino gehiago Garikoitz Berasaluze / Euskaldunon Egunkaria, 1994-05-15
Aspaldi batean hitzaurreak inolaz ere maite ez zituen idazle baten liburua irakurri nuen. Oso alferra zelako batetik eta, poemak ez badute inolako zentzurik edo zeresanik, hitzaurreak ez duela inoiz ere hutsune hori beteko uste zuelako bestetik. Honelako beste poeta baten aurrean aurki gintezke oraingoan. Eta poetak esan nahi ez dituenak besteok esan beharko ditugu.
Garai haietan usoen plusbalia zuen izenburua hiriaren kale eta abenidetan arazotzat zabaldu zuten pankartek, eta “poeta izateko ez da nahiko poemak idaztea. Poema onak idaztea ere ez. Beste zeozer behar da” esan zuen bazterrak desloratzen zebilen norbaitek. Eta beste zerbait hori aurkitu artean hainbat telefono zintzilikatu zituen literaturaren sabaitik, zeresanik bazuela erakutsiz errautsetatik bizi ziren kritiko jurasikoei: zauritu artean saritu, balizko krisiaren erdian benetako idazle, insomnioaren lubakietan gudari, poesiaren langile, hitzak zizelkatuz bakardadearen arroketan.
Gero, elurraren ondoren gaztainak edo musuen ondoren haurrak etortzen diren bezala, lanaren ondoren emaitza etorri da. Eta emaitzari ere izen-abizenak eman behar. Beharbada ez ginateke harrituko “Kea behelainopean bezala” izendatu balu bere liburua beste edozein poetak, akaso topikotzat ere joko genuke: kea, behelainoa,.. Baina gure idazlea asmatikoa izaki harritu egiten gara. Ez zuen ziurrenik Canok zigarro sotilaren kea eta edozein egunsentitako behelainoa uztartuko. Errealitatearen galtzak janzten dituen hitza da poesia, sentsibilitatearen eta lanaren patrikez osatua, irakurleak atseginik badu eskua sar dezan. Eta honela hainbestetan aipatu ohi duen leiho estuegi horretatik (poesiatik) bilatu nahi izan ditu Harkaitzek hiriaren egunerokotasunari darion kea eta gizartearen behelainoa, karriletan difuminaturiko kea eta estazio abandonatuetako behelainoa, bonbardaketen kea eta amurrain zulatuen hilobi den behelainoa, begiraden kea eta izaren azpiko behelainoa, zubietan kiskaliriko katuen kea eta hilerrietako behelainoa, jazzari laguntzen dion kea eta taberna hitsetako behelainoa. Edo nork daki. Itxurazko poeta baita hau irakurleaki zigarro merkeen kea eta edozein bazterretako behelainoa eskaintzeko.
Idazlea eta bere lana ezagutzen ditugunon aldetik ez da zalantzarik aipatzerakoan liburu hau ke bafada bat baino zerbait gehiago izango dela gure literaturaren behelainopean.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera