« Aspaldiko liburuak | Poeta gazte baten ikuspegia »
Intxixuen artxibotik / Rafael Dieste (Koldo Izagirre) / Elkar, 1993
Sinple, samur, bizi, eder Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1993-11-07
Ipuinak apaindu egin behar direla dio, pertsonaia baten bidez, Rafael Diestek bilduma honetako narrazio batean. Baina, Diesteren ipuinen kasuan behintzat, apaindura hori leun, apal eta gozoa da, handinahi izpirik batere gabea, soil-soila, sinple-sinplea eta giro poetiko triste eta misteriotsu baten sortzailea, oso galegoa agian, eta ez, horrenbestez, gurengandik oso urruna.
Ez dira liburu honetan bildutako ipuin guztiak berdinak. “Izartxoren heriotzan” eta “Panpin” deskripzio poetiko laburrak dira, zutik iraunarazten dien indar guztia euren samurtasunean bildurik duten koadro inpresionistak; “Hamaika mila bederatzirehun eta hogeita sei”, aldiz, gizarteari etorkizun beltza iragartzen dion zientzia fikziozko ipuina da, 1926an baino gutxien-gutxienez Hiroximaz geroztik idatzia dirudiena; “Burdinazko zubian” eta “Trena ikusi nahi zuen agurea” ipuin poetikoen formatoan emaniko filosofia dosi txiki bana dira, “Xake zaldiaren drama” antzerki forman emaniko den era berean…; beste ipuin batzuetan, berriz, “Bieitoren heriotzaz”‘, “Nola kondenatu zen Ramires”, eta “Isileko argia” kasu, heriotzaren edota munduostearen misterioa nagusitzen dira, oso era eta modu ezberdinetan bada ere…
Liburuko ipuin bakoitzak bere giro propioa du, eta giro horiek guztiak beste giro orokor bat sortzen dute irakurlearen irudimenean. Zaila da beti giroak hitzez deskribatzea baina badakit behintzat zein diren giro hori deskribatzen hasiz gero derrigor erabili beharko nituen hitzetako bi: lehen ere aipatuak ditudan sinpletasuna eta samurtasuna. Deskripzioa biribiltzeko balio izango luketen beste bi hitz ere baditut bueltaka buruan: bizitasuna eta edertasuna.
Pentsatzekoa ere bazenez, Koldo Izagirrek txukun eta ganoraz euskaratu digu Diesteren “Dos arquivos do trasno” (hori da obraren jatorrizko izenburua). Hala ere, eta hau ere pentsatzekoa zen, liburua euskaraz irakurri bitartean liburu bera galegoz irakurtzea zein eder izan behar duen pentsatu dut maiz askotan; edota, bestela, irakurtzea baino areago, Diesteri berari edo beste galegoren bati irakurtzen entzutea.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez