« Errealitatea bezain gogorrak | Argiaren eta ilunaren artean ibiltari »
Eremu karroinduak / Luis Berrizbeitia / Elkar, 1992
Harri preziatuz beterik Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1992-12-27
Eremu karroinduak” Luiz Berrizbeitiaren bigarren olerki-liburuari eskaini dizkiot azken asteotako arratsak, atseginez eta gogoetatsu, liburua zabaldu orduko jakinik ez nezakeena erreztasunik aurkitu Abadiñokoaren orrialdeetan, tituluak berak agintzen bait du, lehenagoko “Zoperna generala” haretan legez, zein moldetakoak diren barruan gorderik dituenak.
Liburuak lehenik eta behin eman didana ez da besterik izan hizkeraz atsegintzeko era baino. Berrizbeitiak bere-bereak dituen berbak erabiltzen ditu, horretan oinarrituaz bere poetikaren habeetariko bat. Esandakoaren kontraesana irudi lezakeen arren, zuzen-zuzen mintzo da Berrizbeitia, ageriko neurririk gabeko olerkirik gehienak lokutiboak bait dira kasik. Halako koktelean Berrizbeitiarena berarena beste inorena ez den ahotsa adierazten da. Ahots horrek dituen kidetasunetan bakarra aipatu ohi da, Sarrionandia, alegia. Axalekoa baino ez da kidetasun hori. Besteak beste, filosofiaren edo mundu ikuskeraren aldetik, Berrizbeitia Sarri baino ezkorrago eta ilunago ageri da horretan, denboraren halabeharrezko iragaiteaz, bakardadeaz, herriaz, eta halakoez, hots, poesian “funtsezko eta unibertsaltzat” jo izaten diren gaiez. Eta esanda utzi dut liburuak eman didan bigarrena, gaia.
Axaleko kidetasunak eta zorrak alde batera utzirik, argi antzematen da Berrizbeitiaren lanetan euskal poesigintza modernoaren gakoa zein den: tradiziorik eza. Bada, Luis Berrizbeitiak berea eraikitzen dihardu, tradizioak eurak ere produktu historikoak bait dira, hau da, sujeto aktiboen subjetibitatearen lana eskatzen dutenak. Ez dakit kointzidentzia hutsa ote den baina, hil aginean dugun urte hau Oihenarten urtea izan delarik, beronen azken hondarretan eta batera datozkigu liburu hau eta Oihenarteren “L’art Poétique Basque” delakoa, euskaraz, Patri Urkizuren eskutik “Hegats” aldizkarian. Beranduenez jota, gure poeta itzel handi harexekin hasten da Berrizbeitiaren tradizioa. Bada, biak ezinbestez gogoan hartu beharreko lanak direla esatea ez dut gehiegikeria denik uste. Eta Luis Berrizbeitiaren liburua harri preziatuez beteriko kofre ondo itxia dela erakustearren, hara hemen, adibidetzako, horietako bat. “Poeta nor den? Besteak beste / jostorratz gori bat / bihotzean sar baliote / gihar bat higi gabe egon litekeena / ixil eta deskantsu / barneko sua orri zuri bati baizik ez aitortuz”. Eta halakoak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera