« Nafarmina | Mikel Lasaren Dendoraldi bat infernuan »
Legez kanpo / Laura Mintegi / Elkar, 1991
Ez zegoen horrenbesterako Gerardo Markuleta / Euskaldunon Egunkaria, 1991-04-27
Ene ustetan, liburu baten argitalpen eta kaleratzeari honelako aurrezurrunbilo, biktimismo eta egileak berak aldez aurretikako kritika gogorren iragartzearen aurrean (elkarrizketetan adierazitakoaz gain, artikulu bat!? idatzi zuen L. Mintegik bere burua zuritu eta ez-dakit-zein-etsairen aurka irakurleen konplizitatea eskatu asmoz), kritikoak egin dezakeen gauza bakarra da, testura bertara jo eta artifizialki sortutako kontestu horren iruzurrean ez erortzea.
Gaia (tortura) omen da nobela kritikoen harrapakin errez bihurtuko duena. Eduardo Galeanoren “Días y noches de amor y guerra”, adibidez, irakurria duen edozein samur konturatuko da planteamendu horren injenuitateaz. Bestetik, egun-eguneko eta hemen-hemengo irakurketa politikoa, urrutira jotzeko beharrik gabe eta nerea baino gibel handiagoxea izanda, nobelatik bertatik ateratako esaldi batez birrindu zitekeen: “Ba ez dakit zergatik batzuren mina besterena baino garrrantzibakoagoa den” (48). Ez naiz beraz, honetaz arituko.
Nobela arin irakurtzen da baina, zoritxarrez, hori ez da beti kalitatezko prosaren sinonimo. Hizketa lau-laua, ia erabat funtzionala darabil, sujerentziarako ahalmen eskasekoa (eta normalizazioaren bidean dagoen hizkuntza batean onartezinak diren sintaxi eta ortografi gorabeherak).
Fikzioa bi planotan dago banatua: lehen fizkioan, umetako lagunen arteko harremana, tortura salaketapean dauden goardia zibil batzuren defentsa daraman abokatua bata eta bizimodu arrunta daroan gizona bestea. Azken honek betetzen du narratzailearen papera fikzioaren lehen mailan.
Bigarren maila, abokatua idazten ari den polizi-nobelak osatzen du: argumentua oso orijinala ez bada ere, jakinmina sortzen du tarteka agertzen diren atal motzen teknikaz. Baina kurtsiba ez da nahikoa narrazio maila ezberdinak sortzeko: narratzaile bien errejistroak oso antzerakoak dira eta honek min egiten dio nobelaren sinesgarritasunari. Baita lagun bien arteko elkarrizketa zenbaitek ere (123. orr.).
Benetan, ez zegoen horrenbeste zarata atera beharrik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera