« Ez zegoen horrenbesterako | Bertsolaritza: magikoa ala hezkuntzazkoa? »
Denboraldi bat infernuan / Arthur Rimbaud (Mikel Lasa) / Erein, 1991
Mikel Lasaren Dendoraldi bat infernuan Felipe Juaristi / Argia, 1991-04-28
Bi alderdirengatik da liburu hau. Alde batetik, frantsesetik Mikel Lasak egiten duen itzulpena dela medio; Mikel Lasak berak idatzi duen hitzaurrea uste dut baliogarri izatez gain testimonio ezin hobea dela Rimbauden iluntasuna argitzeko.
Rimbaudek hain goiz (hiru urteren buruan, hamaseitik hemeretzira bitartean idatzi baitzuen bere obra osoa) zergatik egin ote zuen literaturaz beste da itzultzaile eta hitzaurregileak abiapuntu gisa egiten duen galdera. “Bere obraz arduratu gabe pasa dudan denboraldietan ere, bat-bateko isiltasun horren zergatiak kezkatu ninduen eta, azken finean, Rimbaud berrirakurtzeko gogoa enigma hori argitaratu nahiak eman dit”. Mikel Lasaren eritzian Rimbauden baitan lehian bizi diren pertsonaiek bizitza erratian soilik aurkitzen dute batasuna. “Poesian gorputz eta arimaz murgiltzeko deliberoak edo poesiaz beste egiteko erabateko asmoak, ez dute eraginik Rimbauden joera sakonean, zeina literaturaz haratago baitago. Joera sakonik bada Rimbauden bizitzan ez da hau dirua metatzeko merkatari koloniarraren kutizia, ez eta Parisko literatur munduaren loria lortu nahia, ez eta poesia bera ere ezpada erratuki bizitzearena…”.
Eta ez pentsa Rimbaud itzultzea, irakurtzea bezala, erraza denik. Ez baitu sosegurik ematen. Irrazionaltasunaren bidez arrazionaltasuna nagusiarazteko saioa da. Obraren klabeak ugariak dira; eta garrantzitsuena kristautasunaren kontrako joera, bizitzaren kontrakoa delakoan. Albert Camusek “homme revolté” liburuan oso ondo azaldu zuen Rimbauden arazoa: “Rimbaud zerura jaurtitako poeta da, dena nahi izan zuen suntsitu, baina era berean aldarrikatu egin zuen orden batekiko nostalgia etsitua”.
Mikel Lasak dioen moduan, abian, pausarik gabe irakurri beharreko liburua.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi