« Mikel Lasaren Dendoraldi bat infernuan | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Bertsolaritza eta eskola / Fito R. Bornaetxea / UEU, 1991
Bertsolaritza: magikoa ala hezkuntzazkoa? Jokin Apalategi / Euskaldunon Egunkaria, 1991-05-04
Gogoan dut, duela urte batzuk, euskal kanta berrian ezaguna den kantari batek, ondoko ideia hau idatzi zuela: “Kantatzea zerbait magikoa da…” Gizaki-emazteki guziok noizbait kantatzen dugunez, “zerbait magikoaren” esperientzia arrunta izan behar duela, ondoriotu beharko dugu. Baina, hala ere, guziok berezten dugu kantatzea eta kantatzeak daudela. Eta hain zuzen, “zerbait magikoa” ez datzala kantatzean, batzuek hori egitean lortzen duten iaiotasun komunikakorrean baizik. Era berran, bertsolaritza, hitzaren lilurak eraginda lantzen den iaiotasuna da. Eta trebetze oro hezkuntza da!
Fitoren tesiak bertsolaritzan, gaineatiko iaiotasunezko ekintza orotan bezala, ageri den hezikeraren partea frogatzen du. Eta aipatzen ari garen liburuaren hitzaurrean gogoarazten zaigunez zer nolako mespresuak, lotsagabekeriak, jasan behar izan zituen euskal unibertsital arloan bertsolaritza literatura “magikoan” kokaturik bere mitologia kultibatzen dutenen aldetik! Beti bezala, benetako jakitunaren salbuespena gertatu zen: Ataungo jakintsuak berehala iragarri zuen Fitoren lanaren egituran “tesi” bat zegoela, eta ez nolanahikoa! Bidenabar, esan behar baita gure unibertsital tesietan inolako tesirik defenditzen ez den lantxoak burutzen direla gehienean. Ezagutza publiko bat duten “mandarinen” tesien gurtzea eta konfirmatzea besterik ez direla izaten askotan. Muntaia antzu eta miserable batzuk.
Bertsolaritzan “magikoa” litzatekeen hori “Jainkoen dohaina” izanik, hortarako trebetasuna dutenen jainkozko lirateke, esan nahi zaigu. Baina, ezertan bertsolariak gutxitu nahi gabe, ez dezagun estrapolatu beren ekintza. Gizaki-emazteki guziok arruntki egiten dugun hura batzuek gaineatikoek ez bezala lortzean dagoen aldearen haunditasuna besterik ez dago. Denok harri bat jasotzeko lain gara, baina, norbaitek hirurehun kilotik gorakoa jasotzen duelarik haunditasunez kontsideratzen dugu. Ez diogu “zerbait magikorik” aurkitzen. Indarra, abilezia, lana, disziplina, gogoa etabar azpimarratzen ditugu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi