« Gezal zapore | Errealismo berriaren bila »
Atoiuntzia / Edorta Jimenez / Susa, 1990
Uranditan nabigatuz Karlos Linazasoro / Euskaldunon Egunkaria, 1990-12-15
Ipuin bilduma honek, Edorta Jimenezen lehenak, kresala dario alde guztietatik, eta bere orrialdeetako tirainak eraman egiten du irakurlea —edo ekarri— bidai noragabetuan, ezpondetara batzutan, hodeiertzera bestetan; eta atoiuntziak ere, hain erraldoia izanik eta guzti, ezin izango ditu gure begiak izgora nahiz izbeheren gar gazietatik libratu.
Hamar ipuinotan zehar bidaiatzeko gonbitea luzatzen zaigu, edo hobe esanda, nabigatzekoa. Eta nabigazio horrek, nahiz atoiuntziz, nahiz belauntziz, nahiz Yeregi motorraz bultzaturik, ez du, askotan, helmugarik izango; eta halakorik duenean, portu okerreko helmuga izango du. Helmuga bera da, ordea, gutxienekoa; bidaiak berak du hemen —literatura den orotan bezalatsu— garrantzia. Baina itsasoak —ikusle anitzen begiraden arabera— mila kolore izan ditzake eta beste hainbeste usain eta ñabardura, eta egileak kasu honetan aukera zezakeen itsasorik zakar eta beltzenetarikoa aukeratu du; eta hala, itsasoa bigarren plano urrun xamar batean utziz, luma dotorez ehundu duen amaraunean, gure gizartea zipriztintzen duten arazoek (droga, prostituzioa, alkoholismoa, politikak…) leku pribilejiatua daukate.
Halaz ere, itsasoak, bere zabaltasunean, bidaia mota asko egiteko aukera eskaintzen du, eta egileak, ahots propio, nahastezin horren bitartez, jakin du horren berri, eta dotore baliatu da paradaz. Badirudi, ordea, edo niri behintzat halaxe iruditu zait, ixtori guztiak irakurlearengandik hurbilegi daudela, errealistegiak direla ipuinok, ez duela idazleak —propio, akaso— gaiak eskainzten duen fikzio zabal hori profitatzen jakin beste unibertso urrunago —erromantikoago?— bat sortzeko. Aipamen berezia merezi du, dudarik ez, Edortaren estiloak, erabiltzen duen euskara batu-bizkaitar jori eta bitxiak; hizkera horrek, nire ustez, gainditu egiten baitu ipuinon bidaiatzeko zioa bera ere.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera