« Amets giroan | Gerra garaia »
Aberriaren alde [eta kontra] / Ramon Saizarbitoria / Alberdania, 1999
Euskara, aberria eta beste… Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-12-18
Egia esatera, neure burua zuritzera batez ere, ez nuen orain aurkezten dizuedan liburu hau irakurtzeko batere asmorik, gogait gaizto egina bainago euskarari buruzko eta euskaren inguruko gaiei buruzko eztabaidez. Egiago esatera, euskararen gainetik nabil aspaldi honetan, aingeruak bezala hegan, eta ez naute kilikatzen, are gutxiago arrenguratzen, euskal barrutitik belarrietara datozkidan kanta eta oihartzunek. Aspaldi erabaki bainuen euskalduna baino erromantikoagorik ez dagoela hizkuntza kontuetan, eta euskarari buruz hitz egiten duenean hobe dela bakarrik utzi, ea barrenak lasaitu ondoren bere onera etortzen den.
Ez dakit zerk bultza, baina irakurri egin dut Ramon Saizarbitoriaren testu txiki eta aberats hau. Bera kritiko agertzea, horixe izan dut akuilugarri irakurtzen hasi, segitu eta azkenik liburua amaitzeko. Kritiko esan dut, nekez esan bainezake Saizarbitoria disidente denik, izan ere, disidenteak gurean (Saizarbitoriaren irudia erabiliz) gure etxeko atea danbatekoz itxi ondoren erdal erresumara joan dira, arma eta guzti.
Ez dut esango guztiz ados nagoenik Saizarbitoriak esaten duenarekin. Orokorrean uste dut ados samar nagoela, baina iruditzen zait ezin daitekeela bestela izan. Gaur egun ia euskal idazle guztiok gaude ados, orokorrean behintzat; euskaraz idazten dugu eta hala ere ez gaitu etsipenak jan. Saizarbitoriak euskarari buruz idazten duena ere ontzat hartzen dut orokorrean; seguru asko neu ere hartara jarriz gero haren tokira iritsiko nintzateke. Badira, hala ere, zenbait baieztapen pozik eta gustura eztabaidatuko nituzkeenak berarekin, ez beste inorekin. Gehiago dute zer ikusirik aberriaren esanahiarekin euskararenarekin baino, nahiz batzuentzat (zenbat ote?) bat eta bera diren biak; edo-eta kultura ofizialarekin. Susmoa dut euskararenetik irtetzeke bat baino gehiago direla ofizialak euskal lurraldeko kulturak. Era berean, euskal munduaren pluraltasun (teoriko) hori argitzeko dago oraindik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera