« Adimen eroa | Poesiaren “bonsai”a »
Tentazioak / Jasone Osoro / Elkarlanean, 1998
Sorpresa txikiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-09-11
Ipuin laburrak badu gauza onik. Berehala irakurtzen da, eta ipuina punta-puntakoa bada, aho gustu gozoa uzten du gure baitan. Hala ere, esan beharra dago, ipuin labur onak idaztea oso zaila da, poema labur onak idaztea bezain bai gutxienez. Literatura, honetan, bizitzaren metafora litzateke —bizitzak, bere iragaitearenaz gain, beste metaforarik balu bezala: ibai bat itsasora bidean edo—. Izan ere, batzuek hitzez edo margoz ekarri nahi izan dutena, artea alegia, lortu dute zenbaitzuek beren bizitzaz. Laburrak dira horienak eskuarki, urteak iraun dituenaren bizitza gehiago baita lana artea baino, arte-lana alegia. Irakurri nahi duenak irakur beza Senecak idatzi zuena: bizitzaren laburtasunaz.Ipuin laburra begirada bakarraren antzekoa da. Bat (gizon ala emakume berdin) kalean zehar doa, eta ondotik igarotzen zaio deigarri egiten zaion pertsona bat (gizon ala emakume berdin). Begiratzen dio, une labur bakar batez; begiratzen dio sakonki ordea, begiradan jarriz sentimenduek esan nahi dutena, eta begirada hori da balio duena; begirada hori da funtsekoena, zeinuak eta hitzak baino garrantzitsuagoa. Halaxe ipuin laburrak, hitz gutxi baina mami asko. Baina hori esana zuen aspaldi idazle espainiar batek.
Jasone Osorok ipuin laburrak bildu ditu liburu honetan. Izenburua ez dago gaizki jarrita, pertsonaiak mugako mundu batean bizi baitira: errealitatearen eta desioaren artean. Zerbait egin nahi dute, hartarako prestatzen dira baina azkenean egiteke geratzen da egikizun dagoena. Patuak zer esana ugari du ipuinotan. Egitura sinplea da baina begiak engainatu egiten dira azkenik, ezer ez baita dirudiena. Ipuin batzuk onak dira, begi-kliskak benetako begiradak baino, sakontasuna falta baitzaie. Baina oro har liburu interesgarria da; sorpresa txikiak eskaintzen ditu gainera.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera