« Literatura hutsa | Bihotzaren azpiko hitzak »
Laino / Miguel de Unamuno (Mikel Garmendia) / Elkarlanean, 1998
Bizitzaren lainoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-12-26
Miguel de Unamuno euskaraz irakurtzea bizitzaren paradoxa bat da, Unamunok euskarari buruz esandakoak esan zituelako bainoago, hark esandakoei euskaldunok eman diegun garrantzia eman diegulako. Dena dela, sorta ederra dugu euskaraturik: Bizitzaren sentimendu tragikoaz, Kristautasunaren agonia, Abel Sánchez, besteak beste, nik dakidala.
Laino nobela bat da. Unamunoren nobelak bere garaian, edo lehenagokoan behar bada, kokatu behar dira. Esan nahi dut, gaur egun Unamunoren nobela irakurtzen duenak zaharkituxea aurkituko duela, egituraz batez ere. Izan ere, Unamunok nobela edo saiakera idatzi, poesia edo bidaia-kronika egin, bat eta bera zen, mudagaitz. Tresna da aldatzen dena, baina ez Unamunoren mezua. Buruan daukan hori, giza bizitza eta esistentziari buruzko gogoeta eta pentsamendua, indarrean ageri da, kontuan hartzeko moduan. Saiakeran eta poesian, forma eta mezua ederki uztartzen dira elkarrekin. Ez alferrik saiogile edo poeta gisa lortu du batez ere Unamunok oraindik duen ospe eta itzala. Garaiko nobelagileak hartzen baditugu eredutzat (Baroja, Valle Inclán eta beste) Unamuno, nire iritziz, ez da haien mailara iristen. Begia aurreko mendean zuen eta horregatik dute nobelek halako usain dezimononikoa. Horrek ez du esan nahi idazle kasakrra zenik, nobela idazten zuenean, baizik eta nobela beste zerbaiten zerbitzura jarrita zuela. Ideiak zabaltzeko idatzi zituen idatzitako nobelak.
Laino, alde horretatik begiratuta, Kierkegaard edo Schopenhauerrengandik jasotako ideiak zabaltzeko saioa izan zen (antz handia du “Seduzitzailearen egunkaria”rekin”). Hori bai, Unamunok nobela umoretsua idatzi zuen.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza