« Itzulpengintzaren apologia praktiko-didaktikoa | Ahozkotasunaren xarma »
Ripleyren jokoa / Patricia Highsmith (Asun Garikano) / Igela, 1995
Mugako nobela Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-02-10
“Ez dago krimen borobilik”. Hauxe da Patricia Highsmithen liburu honetan agertzen den lehen esaldia. Ideia hori, hilketa borobilarena, askotan aipatu izan da nobelan, bai beltzean nola zurian, batzuetan jolas gisa, besteetan moralkeria zuriz margotua, justu kontrakoa adierazteko, bizitzan ez dagoela krimen borobilik alegia, lehenago edo beranduago, beti egiten duela hiltzaileak hutsen bat, eta hortik harrapatzen dutela, eta jakiten krimenaren nondik norakoak. Ingelesek idatzitako nobela polizialak jolas gisa, adimenaren entretenigarri, hartzen ditu arazo moral bilakatuak direnak, izan ere krimena ez bada arazo morala, zein besterik da?. Ingeles nobeletako detektibeek, emakume aspertuak normalean, lagunekinekin parrokiako aretoan te hartuz solas egiten dutenak auzoko krimenei buruz, logikaren bidez aurkitzen dituzte edozein hilketaren argi-ilunak; baina, idazlearentzat ere jolasa denez, saloiko jolasa, halako nobelak idaztea, argumento konplikatuen duten nobeletan ere, ezer ez da gertatzen aldez aurretik pentsatua ez denik. Nobelak berak dira borobilak.
Highsmithen nobelek ihes egiten dute beti edeozein moralkeriatik. Hghsmithen pertsonaiak amoralak dira gehienak, jende normal eta zentzudunaren moraletik urruti. Halakoxea da Ripley, liburu honetako pertsonaia. Ez dute haren barrena astintzen damuaren harrek, ez da hiltzailea tipikoa, Highsmith nobelagile tipikoa ez den bezala. Ripley oso ondo landutako pertsonaia dugu, eta ez da nobela bakarreko pertsonaia, askotakoa baizik. Jeneroz beltza zen arren, haren nobelek zer ikusi handirik ez zuten tipologia beltzeko beste nobelekin, eta bai kontzeptu unibertsalak aztertzen dituztenekin. Ez dut ukatuko nobela beltzaren teknika oso ondo menperatzen duela, baina teknikaz gain, baditu beste baliabide batzuk nobela beltzetik kanpora daudenak. Patricia Highsmithen literatura mugetan dabilen literatura da, amildu ez amildu, pasa ez pasa, sinesgarritasunaren mugetan, jeneroen mugetan, azken finean.
“Ripleyren jokoa”, itzultzaileak hala nahita, euskara errazean datorkigu; irakurtzeko erraza esan nahi dut. Bitxikerien zale direnei esan, Bernardo Atxagaren hitzaurre labur baina polit bat duela: “Nork ez, nork bai!” izenburukoa. Eta zinemazale direnei, nobela honetan onarrituta filme zoragarri bat egin zuela Win Wenders maisuak: “Lagun amerikarra”.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi