kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizitza pilpirak / Manex Erdozaintzi-Etxart / Maiatz, 1994

Argi bila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-09-24

Bi omenaldi egin dizkiote aurten bertan Manex Erdozainzi-Etxarti. Uda haseran, bata, liburu hau aurkeztu zen egunean. Laguntalde dexentekoa bildu zen Baionako lokal batera haren lanari errepaso eman eta aztertzera. Uda amaieran, bestea. Kantari pilo batek parte hartu zuen, bakoitzak zuen onena emanez. Izugarri maite zuten Manez Erdozainzi-Etxart, franziskotarra, gizartearen alde eta, bereziki, euskararen alde hainbeste egin zuen gizona. Bi poema liburu argitaratu zituen bizi izan zen bitartean: Hinki Hanka (1978) eta Herri honen erraietan (1982).

Liburu honetan, dena dela, hiru poema liburu aurkitzen dira,bera hil ondoren haren gelan aurkitu zituzten Bizitza pilpirak eta Nafarroari poema irekia, alde batetik, orain arte argitaratugabeak biak; eta Herri honen erraietan, bestaldetik, lehenago ere argia ikusia.

Maiatzen edizio honek Itxaro Bordak eginiko hitzaurre bat dakar. Eta beste testu bat, hitzatze modura, Manez nor zen jakinarazten duena. Ondorengo testua hitzaurretik aterea da: “Herriaren oinarria den mitoa eraiki nahi duenak, eta manex Erdozainzi-Etxartek ez zuen besterik egin bere bizitza poetiko laburrean, inguruaren sendipen fisikoa jasan behar du, bai inplikazio eta bai mintaira aldetik. ostiraleko Donapauleko merkartuan erabiltzen zen/den euskararen oihartzunak ekartzen dizkigute orrialdeek, garaian garaiko mintz-moldeen lekukotasuna lumaperatzen duelarik poetak”.

Aipatuta dago, beraz, Manex Erdozianziren poetikaren lehendabiziko ezaugarria: hizkuntza hurbilaren erabilera, irakurlearekiko komunikazioa hobetzearren. Ez da arraroa, Itxaro Bordak, aipatzen duen bezala, kantari eta musika-talde batek baino gehiagok idazle horren poemak hartu izana. Baina badira beste ezaugarri batzuk, nabarmenak direnak ere, neurri handian. Bata da poemek duten indarra, beren mundu erreferenziala ez delako mundu abstrakto bat, oso konkretua baizik: herria, Euskal Herria. Beste poeta askok bezala (gaurregun gutxiago dira halakoak) gure herriaren defentsa egiten digu, baina ez ozenki, leunki baizik. Bestea da erritmoa: bizia oso, hitzen errepikapen markatuan oinarrituz, soinuen emetasunean murgilduz. Musikalitate handikoak dira.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak