« Argi bila | Urtero-urtero ondo »
Zirkuluaren hutsmina / Iñaki Aldekoa / Alberdania, 1993
Poesiaren lurrean barrena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-10-01
Gero eta gehiago dira euskal poesiari buruz idatzitako saio antzeko liburuak. Gogoratzekotan, gogoratu behar Jon Kortazarren Laberintoaren oroimena, duela gutxi bigarren argitalpena (eta argitaletxea) ezagutu duena. Aipagarria da Labayruk euskal poesiari eskainitako liburua, poeten testuak ekarriz. Eta Zirkuluaren hutsmina, Iñaki Aldekoa kritikariak idatzia, “Jatorrizko Erromantizismotik euskal poesia modernora” azpitutulu duena.
Liburua interesgarria da, nahiz eta apenas oihartzunik izan duen. Baina ez dezagun ahantzi poesiari buruzko liburua dela, eta poesiatik, kalanbre edo ematen duelako, nahiago jendeak urruti egon. Bertan bildu ditu Iñaki Aldekoak euskal poesia modernoari buruz azkenaldi honetan idatzi dituen testuak. Batzuk ezagunak ziren; beste batzuk, ez. Jon Mirande, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta beste gaurko poeta batzuk dira aztertzen dituenak. Orijinala da oso Aldekoaren lana, ez baitu zer ikusirik halako edo holako eskolakidek egingo lukeenarekin. Metodologia heterodoxoa da berea, baina, horrexegatik agian, erakargarria. Honekin esan nahi dut gehiago fidatzen zela bere literatur senaz, bere irakurketen ondorioez, inongo sistema pentsatuaz baino. Unibertsaltasuna, modernidadea, dira berak euskal poesiari leporatzen dizkion ezaugarriak. Horrela, Sarrionandia edo Atxaga edo beste edozein aztertzerakoan, haien ikonografiako elementu bat hartu, itsasoa, adibidez, eta literaturaren munduan zehar jira egingo digu, Elkano berritua balitz bezala. Metodu konparatiboa eta, kasu batzutan, deduktiboa dira kritikariak erabiliko dituenak.
Interesanteena, nire gusturako, saio antzeko horien artean “Baratzea eta lur madarikatua” izenburua duena. Euskal poesia modernoan agertzen diren sinbolo eta mito erromantikoen aztarnak nondik norakoa aurkitu nahian. Lan horrek, puntualizazio eta xehetasun interesgarri batzuk dakartza, amaiezina den gai bati buruz. Izan ere, erromantizismoak oraindik bizirik dirau gure artean, eta nekez aldegingo du gugandik, gure kulturaren ezaugarri bat da-eta.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez