« Ipuin sarituak | Samurtasuna »
Ipuin arriskutsuak / Karlos Linazasoro / Erein, 1993
Ironia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-08-13
Sekulako autoironia duela erakusten du Carlos Linazasorok liburu honetan. Irakurri besterik ez dago hitzaurrea edo “solas-aitzin” deitutakoa horretaz konturatzeko, izan ere hil berri den idazle bati buruz ari dela honela baitio: “Berardo L.-k ez zuan, ill ostean, idazlan argitarabe askorik utzi. Nik beintzat, miaketa-lan luze eta zuurren ondoren, ez nuan alakorik asko aurkitu. Denak ipuinak-edo, izendapenen bat merezitzekotan. Ez olerkirik, ez idazlan luze edo elaberririk, noizbait alakoen egille izan genuen arren. Famatuenak aitatzera (gaur, zorionez, aaztuxeak egonagatik ere), “Udazkenetik badator karabana erraturik” olerki-bilduma eta “Eldarniotan” ipuin-sorta. Bere buruaz ari da, noski, Berardo L.-z aritu beharrean.
Hogeitabi ipuin labur, ezin laburragoak, bildu ditu liburu honetara Karlos Linazasorok, hiru sailetan banaturik: irri-eragileak, umorezkoak, beraz; Kafka aitapontekotzat dutenak; eta, azkenik, idazlearen beraren izendapenaren arabera, kaotikoak dei genitzakeenak. Guztiak T.-ko hirian gertatzen dira, Karlos Linazasoro bizi den hirian hain zuzen.
Irri-eragileei dagokienez, umorezkoak baino gehiago dira ironikoak, barre eragiten dute batzutan, “Don Mario, parroko jauna”k, esaterako, baina normalagoa da irribarre mehe batez irakurtzea. Bukaera krudela dutenak ere badira:”Fisika lezioa” eta “Misio lanetan”, Monterrosoren ipuin bat gogora ekartzen duena azaken hori.
Anatomia eta literatura sailekoak dira kafkianoak, adjetibo horrek zerbait esan nahi baldin badu. Ipuin odoltsuak direla esango bagenu, odola agertzen dela besterik ez genuke azalduko. Sail horretakoak benetan dira arriskutsuak, adimen bero eta adarjole batek asmatuak diruditenak. Larritzen hasiak izango ginateke, ipuinak direla jakingo ez bagenu, eta irakurle batek esan dezake ere, horrelakoak idazten duenak gartzelan egon beharko lukeela. Laburtasun horretan hain gaiztoa izatea ere!
Kaotikoak dira, Chaos sailekoak, alegia, niretzat, ipuin egitura ederkien gordetzen dutenak. Ipuin beltzak dira, ez beltzak agertzen direlako bertan, baizik eta giro beltzekoak. Intriga dute eta bukaera efektista izatez gain, harrigarria da, normalean.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera