« Atzo eta egun | Ironia »
Cuentos Villa de Bilbao / Askoren artean / Bilboko Udala, 1994
Ipuin sarituak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-07-30
Idazle askok, hasiberriak direnean batez ere, beren etorkizuna bide laua balitz bezala dakuste; hegietan arrosa landareak balituzte bezala; dena usain gozo, dena biguintasun. Munduan ez dagoela beste inor, uste dute, haiek baino hobea denik. Eta beren arimaren neurriak erakustearren sariketetara jotzen dute. Gehiago dira, noski, aurkeztutakoak, sarituak baino eta ugariagoa da, beraz, pena poza baino. Hala esaten dute literatur-ofizioan urteak eta ia mendeak daramatzatenek, sariketena gaztaroko bekatu arina dela. Hori bai, behin ere sendatzen ez dena. Ikusiak baititut nik ia aitonak sariketetan jokatzen gaztetxo haizearin, buru ilaunak, balira bezala. Zergatik?
Aitzaki asko dago munduan horrelako jokaerak zuritzeko. Denetik entzauna naiz mundu honetan, eta aipa nitzakeen hementxe bertan horrelakoetan esan izan ohi diren txorakeria galantak, baina ez gaude inor lotsarazteko, ez behintzat uda parte honetan eta nor bere lotsaren zigorrarekin utziko dugu. Dirua da, gehienetan, idazle bat sariketara bultzatzen duena, mutiko edo neskato bat bere amorantearen besoetara bezain indartsu eta, batez ere, esperantzadun. Dirua da ofizio honi pozik handienak eman bide dizkiona. Konturatu bestela, zein aurpegi jartzen duen saritu batek esaten diotenean bereak ez duela dirurik, ohorezkoa baizik ez dela. Eta konparatu, saria, ohorezkoaz gain, diruduna denean, beste batek jartzen duenarekin. Ez dago bada alderik!
Beren lanak argitaratuak ikusteko grinak ere bultzatzen omen ditu batzuk-batzuk sariketaren gurpil halabeharrezkoetara beren burua lotzera. Eta hain serio eta muker esaten dutenez horixe sinestarazi nahi digutenek, bada, sinestu dugunaren aurpegia jarri beharko diegu guk haiei, heziera gaiztokoak ez garela frogatzearren, besterik gabe. Egia izan daiteke.
Dena dela, argitaratzen dituztenean sarituen lanak ohizkoena izan ohi da, edozein moduz argitaratuak izatea. Hori lehendabizikoa. Eta gero, ez direla behar bezala banatzen. Oraingo honetan, argitaratu egin dituzte Bilboko Udalak antolatu izan duen Gabriel Aresti Lehiaketan, 1990-1993 bitartean, saria edo aipamena merezia izan duten ipuinak. Euskaraz eta gazteleraz dago liburua, eta horrek nahasketa gehiago dakarkio liburuari, baina badira ipuin interesgarriak, hizkuntza batean zein bestean.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez