kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nork bere bidea / Juan Jose Irazusta / Auspoa, 1994

Gure artean berriro Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-07-23

Oso ideia ona iruditu zait Auspoak aspaldi argitaratutako zenbait liburu berriro argitaratze-lanari ekitea. Espero dezagun birrargitaratze-lanari jarrai dezaten, eta eskura izan ditzagun atera zirenean lortzerikizan ez genituen liburuak. Izan ere, gu oso gazte ginen horrelako liburuak kaleratu zirenean, eta gero beti izan dugu haiek irakurtzeko gogoa. Niretzat, behintzat, atsegina izan da Juan José Irazustaren hau irakurtzea.

Interesgarria ere iruditzen zait orrialde hauetara ekartzea Aita Zabalak bigarren argitalpena dela-eta idatzi duen hitzaurrea, idazleak nobela gehiago zergatik idatzi ez zuen argitzen diguna hain zuzen: “Bein batean, nobela au moldatzen ari zalarik, ondoren beste bat idazteko asmoak agertu zizkidan Irazusta-k. Zer gai artuko zuen galdetu nion, eta erri txiki bateko mediku baten bizitzari buruz zerbait egitea gustatuko zitzaiola erantzun zidan. Ala, onako au bukatutakoan, bigarrena asteko eskatu nion. Baiña ezezkoa jaso nuen: leendabizikoarekin asko nekatu zala; gogorra zala bide guztiak eta irteerarik gabe gelditzea, nundik nora jo etzekiela; batekin naikoa zala…”

Mediku baten historia herri txiki batean, ez zen izango lehendabiziko aldia horretaz idatzi izan dela, baina, dena dela, ikusgarria izango litzatekeelakoan nago, baldin eta amaitzerik izan balu Irazustak.

Liburu honek baditu zenbait berezitasun aipatzeak komeni direnak. Martiñ, protagonista nagusia, gartzelan dago, Patagoniako leku batean, eta eskutitzak idazten dizkio bere gurasoei eta letra horien bidez bere bizitzaren zoritxarrak kontatzen dizkie. Gurasoek erantzunean, beren berri ematen diete eta baita Kaxildarena ere, Martiñen andregaia, haurdun utzita abandonatu egin zuena, eta baita bien semearena ere. Badirudi emakumea haurdun geratzea izan zela Martiñ Ameriketara bidali izan zuena. Kaxildak ere idazten dio eta Martiñek aukera izango du harekin bakeak egiteko, eta bere bizitzari errepasoa emateko.

Ondoren, doinua era aldatu egiten da nobela honetan eta askoz errealistago bihurtzen. Martiñek, gartzelatik irtenda, Buenos Airesen eramango duen bizitza kontatuko du. Tartean ere gutunak, Euskalerrira. Estilo erraza du, baina atsegina da, eta narratzeko gaitasun handia erakusten du Irazustak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak