kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Loitzu herrian uda-partean / Luis Mari Mujika / Erein, 1993

Gerra garaia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-12-24

Nobela honekin Luis Mari Mujikak Txomin Agirre Saria irabazi zuen iaz. Kuriosoa da baieztatzea, baina aspaldi honetan ugaltzen ari dira gerra garaiko nobelak. Martin Ugaldek idatzi duen nobela, aurtengo Txomin Agirren sariaren irabazle egokitu dena, gerra ondorengo istorioetan murgiltzen da. Biek ala biek herri txiki bat aukeratu dute, batak Loitzu, Andoain, besteak, eta herri horietako giroa dakarte nobelara. Lehen, gerrako istorioek Auspoa sailean besterik ez zuten lekurik. Biografiak ziren, memoriak, naturaltasunez eta bizitako esperientziak eman ohi duen indarrez kontatuak. Luis Mari Mujikarena ez da ez biografia, ez memoria liburua, nobela baizik. Pertsonaiak eta beren ingurua asmatuak dira, nahiz eta irakurri ondoren pentsa daitekeen gertatutako errealitate batekin zerikusirik baduela. Ezin da bestela izan, Luis Mari Mujikak ez baitzuen gerra bizi, baina, beste askok bezala, entzungo zituen hor hemen makina bat pasadizo eta kontu.

Interesgarria da nobela hau. Ez nuke esango nobela egiteko modua berria denik, Andu Lertxundik idatzitako “Hamaseigarrenean aidanez”en antz handiagoa baitu, kontatzeko era ikusita, Garcia Marquezen “Crónica de una muerte anunciada”rena baino. Ohiturazko nobelen edo kostunbristen sailean sartuko nuke, nik, baina badakit egileak nahiago duela “errealismo majiko”arenean sailkatu berea. Dena dela, nobela honek badu zer aipatua. Ez da nobela guztiz lineala eta ikuspegi bakarrekoa. Nobelaren argumentoa daramaten pasarteekin batera, gerra inguruan kokatuak, badira beste batzuk, gaurrengo egoera deskribatzen dutenak. Bi tempo horien artean harreman zuzena dago, batak bestea dakar, eta esan beharra dago, pasarte moderno horiek oso politak dira, hunkigarriak neurri handian.

Beste kontaketan, nobelaren funtsa osatzen duten pasarte edo kapituluetan, ondo deskribatutako dago herri txiki bateko giroa: pertsonaien arteko liskarrak, ezinikusiak. Elkarrizketak, hori bai, batzutan esajeratuak dira, esan nahi dut, ez direla oso sinesgarriak gertatzen. baina, beste batzutan, badute freskotasuna. Arinak dira, nobelaren tonu orokorrarekin bat datozenak. Pertsonaien arteko bereizketa (onak eta txarrak) koerentea iruditzen zait nobelaren planteamenduarekin; esan nahi dut, ez dela konplikatua bat ere. Eta gustora irakurtzen da. Nahikoa, dena dela, lehen nobela izateko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak