« Umore mingotsa | Sisifo maite minez »
%100 basque / Itxaro Borda / Susa, 2001
Gasna-bidea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-04-28
Gasna-Bidea irakurri dut Itxaro Bordaren liburu honetan eta barre egin dut, hitz jokoagatik, esne-bidetik gasna-bidera aldaketa semantikoa baino gehiago baitago, esango nuke kosmobisio aldaketa ere badela. Iparraldeko bizitzaz Iparraldeko bizitzatik ikusirik doinu ironikoa tarteka, doinu mingotsa tarteka, doinu zakarra tarteka.
Ez dut esango liburuak ase utzi nauenik (zaila egin zait zenbaitetan hizkera beraz jabetzea, hizkera bera nire egitea, eta ez bakarrik hitzengatik), baina pasarte batzuk oso ditu biribilak.
Ez da generoko nobela; izan ere, genero asko biltzen baitira bertara. Modakoa da beraz, azkenaldi honetan nobela zaku bat da, non dena edo, dena ez bada, ia dena sartzen baita lehen pertsonan idatzita dago eta pentsatzekoa da idazleak bere esperientzatik ere zerbait jarri duela. (Beti jartzen du idazleak bere esperientziatik, batzuetan nahita eta beste batzuetan nahi gabe, baina esperientzia hor dago noiz agertuko zain.)
Kapitulu bakoitzaren aurrean esaldi bat dago idatzita, eredugarri eta etorriko denaren aitzindari. Doinu morala esaldi labur eta xume horrek dakarkio testuari. Dena dela, ez da nobela konbentzionala. Gehiago esango nuke, konbentzioetatik ihesi dabilen laguna izanik pertsonaia, nekez eta alferrik espero izango dugu konbentzietan erortzea. Nik, egia esan, Sterne ikusten dut hor-hemen, egituratik hasita, eta Sterne diodanean Tristam Shandy esan nahi dut.
Liburuan gogoeta gehiago dago narratiba baino, edo narratiba bihurtu nahi ez duen gogoeta da nagusi. Euskaltasunari, nortasunari buruz… Eta bada gasna-bidetik zehar egindako bidaiaren kronika; edo bidaia horrek irekitzen ditu gogoaren ateak. Ez dakit.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera