kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Memory Dump / Mikel Lasa / EHU, 1992

Poeta modernoaren zantzuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-05-01

Argitaratu berria den liburu honek motiboak ditu interesgarria izateko. Liburuaren beraren azalean hizki handiz azaltzen diren urte-datei erreparatzen badiegu, konturatuko gara hogeitahamar urteko lana dela bertantxe bilduta dagoena, 1960 eta 1990 baitira urte mugarriak, hasera eta amaiera azaltzen dutenak; eta hogeitahamar urte igaro daitezke suspirio baten abiadan, edo bestela, eternoak bihurtu beren mantsotasunagatik.

Euskal literaturaren eta, bereziki, euskal poesiaren erreferentzia izan da Mikel Lasa, 1971ean “Poema Bilduma” argitaratu zuenetik, bere arreba Amaia Lasarekin batera, baina urte batzuk lehenxeago ekin zion poemak idazteari, “Egan” aldizkarian batez ere. Historiaren ikuspegitik begiratuta, garrantzitsua izan zen garai hura, hirurogeigarrenean hasten den hamarkada, zehatzak izateko, zenbait datuk hala baieztatzen dutenez: heldutasunera iritsi zen Miranderen lana; Arestik “Harri eta Herri” argitaratu zuen, eta Mikel Lasak osatua zuen bere poemagintzaren hezurdura.

“Memory Dump” liburuak badu, hala ere, bere berezitasunik. Bertan biltzen da gazteleratua “Poema Bilduma” hura, beranduxeago Erein argitaletxean kaleratu zuena, bi poema berriekin, halako eta holako aldizkarien ahantzitik salbatuak, eta gainera, “Osagarriak” izeneko liburua, azken urteotako lana; ezinbestekoa, hau ere, Mikel Lasa bete-betean ulertzeko.

Liburu honen aurkezpenean, Juan Mari Lekuonak “ikertzaile estetiko”tzat jo zuen Mikel Lasa. Izen-adjetiboak ondotxo adierazten dute Getariako poetaren izaera: estatikarekiko ardura; sortzeari buruzko gogoeta etengabea. Lehenaren froga dira liburuan ageri diren marrazkiak; bigarrenarena, Rimbaudi buruzko ikerketa, haren poemen interpretazioa.

Mikel Lasa beti izan baita poeta, nahiz denboraldi batean (lur honetakoa infernukoa baino) isiltasunaren eremuan gordeta egon, poesia eta bizitza bata bestearen aurrean eta kontrajarrian ageri zitzaizkionetik hitzaren mugarrian.

Modernoa, hala ere, orain, lehen eta geroan. Gizon-emakumeen arazoez eta kezkez arduratuta, ibilean dabilen begirada baten jabe.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak