kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Rock'n'Roll / Aingeru Epaltza / Elkarlanean, 2000

Umore mingotsa Javier Rojo / El Correo, 2001-04-25

Aingeru Epaltza Lou Reed-en abesti batean oinarritu da eleberri honi izenburua (Rock’n'Roll) jartzeko. Izenburuak iradoki dezakeenak, ordea, ez dauka zerikusi zuzenik eleberri honetan kontatzen den istorioarekin. Esan daiteke nobela beltzaren parametroetatik hurbil sortutako kontakizun baten aurrean gaudela. Baina idazleak aurrera pauso bat egin du genero honek eskaintzen dituen osagai topikoak erabiltzean.

Istorioa (gorpuak eta kazetariak, lapurrak, poliziak eta ikertzaileak, mozkortiak eta sektak dituen istorio hau) ironiaz, eta baita parodiaz ere, janzten jakin izan du idazleak, pixka bat luzea den arren, oso gustora irakurtzen den eleberri entretenigarri bat egiteko. Protagonista, bizitza pertsonala hondatua duen Eduardo izeneko kazetari gizajoa, bere gaztaroko adiskideekin batera, heriotzara eta desengainua eramango duen abentura txoro batean nahastuko da, nerabezaroa aspaldi atzean utzi ez balu bezala. Narrrazio honetan itxurek bilbe iluna marraztuko dute eta Eduardo korapilo hori askatzen saiatuko da, askotan faltsuak gertatzen diren hipotesiak planteatuz. Umorea eta mingostasuna, bietatik zerbait duen istorio honi, bestaldetik, mesede handia egin dio Epaltzak ohi duen idazkera barrokoa neurri batean moderatu izanak.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak