« Mitoaren oinarriaren bila | Kontatzen denaren neurriko »
Hausturak / Jokin Muñoz / Alberdania, 1995
Hausturak-Ahazturak Javier Rojo / El Correo, 1996-04-11
Jokin Muñoz literaturaren munduan sartu berri zaigu Hausturak izeneko narrazio bilduma batekin. Lan interesgarria, benetan; bertan, bost narraziotan zehar kontatzen zaigu Izurkiz izeneko herri batean nola aldatu zen bizitza herrira trenbidea helarazi zutenetik. Oroimenaren ariketa da, beraz, hausturak eta ahazturak gainditzeko asmoarekin egina. Narrazio hauek elkarrekiko erreferentziaz beterik daudelarik, elkar osatzen dute, azkenean ia-ia nobela bat burutuz. Pertsonaia bitxi asko agertuko zaizkigu. Eta hauei buruz ezer gutxi badakigu ere, hasieratik dakigun apurra nahikoa dugu beraien jokaera ulertzeko. Baina honek arrisku handia ekarri ohi du. Batzutan pertsonaiok lauegiak izaki, arazo handirik gabe aurreikus daitezke beren jokaerak. Pertsonaia guztiak bizitza trenak markatutako erritmora egokitu beharrean aurkituko dira. Eta egokipen hori ezinezkoa gertatzen zaienean trena bera izango da beraien amaieraren instrumentua, trena da-eta liburu osoa menperatzen duen elementua. Eta trenarekin batera, zeharka baizik aipatzen ez den gerra zibilaren presentzia (gertatzear, lehenengo narrazioetan; gertatua, azkenetan). Laburbilduz, liburu aberatsa, idazkera bera aipagarri duena.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera