« Ahots anitz | Hausturak-Ahazturak »
Urrezko abarra / James George Frazer (Iñaki Iñurrieta) / Klasikoak, 1995
Mitoaren oinarriaren bila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-04-05
Frazerren Urrezko Abarra liburu klasikoa da, eta adjetiboak adierazten du esan beharreko guztia. Klasikoak klasikoak dira,ez gaurkoak ez atzokoak, betikoak alegia. Hala ere galduxe du lehenago zuen ospea. Azkenik, kritikak han-hemen agertu dira, abarrak zuhaitz mardul batean bezala, Frazerren teoriak goitik-behera jaurtiz batzuetan; bakoitza bere tokian ipiniz, besteetan. Ludwig Wittgenstein, filosofoa noski, izan zen, testu labur bat zela medio, Frazerren aldarea zegoen baino arrialduago utzi zuena. Dena dela, eta jakinik gaur egungo antropologiak beste bide batetik jo duela eta Frazerrenak erreferente gisa baino balio ez duela, Urrezko Abarra hala ere libururik aipagarrienetakoa dela konturatuko gara. Izan ere, liburua mugarri bat izan da antropologiaren munduan. Eta letra-gizon gutxi dago irakurri ez duenik, edo-eta haren aditzerik inoiz izan ez duenik.
Zientzia-gizonek irakurri dute, liburuan bertan aurkitzen baita lan-metodu bat; eta horrekin batera datu zientifiko garrantzitsuak barreiatzen baitira han-hemen. Historialariek irakurri dute, bertan aurkitzen baitira datu historiko politak, kulturaren eta zibilizazioaren bilakaera ongi aztertzeko baliogarri. Poetek irakurtzen dute oraindik (eta argi ibili poetek irakurtzen dutenarekin), bertan aurkitzen baita poesiaren muina eta gunea: mitoa, hain zuzen.
Mitologia-tratadutzat ere hartua izan da Frazerren hau. Azken finean, mito batetik sortuak gara eta mito bihurtuko, denborak hala nahi badu. Hala zioen Cioran filosofoak, mitoetan sinesmen handirik ez zuenak. Baina mitoak irauten du, berean tinko tematuz, eta ez soilik poeten inspiraziorako. Platonek ez zituen mitoak oso maite, baina hala ere hainbat eta hainbat herritara ez da Platonen izenik iritsi eta bai, hala ere, Europan zehar, batetik bestera zaldiz bezala joan-etorrian ibili diren kontakizun, istorio eta elezahar ugari. Mitoak, hain zuzen.
Euskaraz Urrezko Abarra bi liburukitan argitaraturik datorkigu. Liburu sendoa da benetan. Denbora behar irakurtzeko. Euskarazko bertsio honek baditu liburuaren berezko interesaz gain, beste bi irakurtzera bultzatzen dutenak. Iñaki Iñurrietaren itzulpena oso ona da. Eta bestetik, Mikel Azurmendiren hitzaurrea dakar, sakona eta tajutua, liburuaren eta Frazerren nondik-norakoak ederki adierazten dituena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi