kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizitza pusketak / Jabier Muguruza / Erein, 1996

Bakartasunaren aurpegiak Javier Rojo / El Correo, 1996-12-26

Bizitza pusketak deitzen da Jabier Muguruzaren azken liburua, eta izenak izana hemen ere badakarrelarik, benetan horren aurrean gaudela aitortu behar. Zortzi narraziok osatzen dute liburu hau eta narrazio bakoitzean bizitza arrunta daraman pertsonaia arrunt batek betetzen du ardatz nagusiaren papera. Narrazio bakoitzean bizitza arrunt horren zatitxo bat erakusten zaigu. Guztiek antzeko egitura daukate: inolako berezitasun nabarmenik ez daukan pertsonaia bati zerbait berezia gertatzen zaio, bizitza horren monotonia nolabait apurtzen duena. Baina gertatzen zaion hori ere zeharo arrunta izanik, nekez merezi du abenturaren izena, zeren bizitzaren linealtasuna piska bat okertzen duten gertaera xumeak besterik ez baitira. Honek, ordea, ez du esan nahi pertsonaiarentzat garrantzitsuak ez direnik. Gertaera xumeak, edonori gerta dakizkionak izanik ere, pertsonaia zehatz bati momentu zehatz batean gertatzen zaizkionean, pertsonaia horrengan funtsezkoak izan daitezke. Izan ere, amodioa edota gaixotasuna bezalako gauza arruntek bizitza bat alda dezakete. Eta hau nabarmenagoa da pertsonaien ezaugarririk nagusienari erreparatzen badiogu: aldez edo moldez, guztiek erakusten baitigute bakartasunaren aurpegietakoren bat.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak