« Bakartasunaren aurpegiak | Nemesio Etxaniz »
Hegiko bordatik / Janbattit Dirassar / Elkar, 1995
Haurtzaroko kontuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-12-28
Etxean aspaldidanik nuen arren, oraintsu arte ez diot behar bezala erreparatu liburu honi. Lortu nuenean apal batean utzi nuen, beste batzuekin batera, denak irakurkizun, baina behin ere iakurtzeko gai; izan ere, liburuak bata bestearen ondoren sartzen dira gurean eta ez dago denborarik denekikoa egiteko. Bizialdi honetan, bederen. Baina liburu batzuk tematsuak dira, ez dute erraz etsitzen beste liburuek zapalduak izatera, eta lehiatzen dira, eta, batzuetan, lortu ere bai beren burua goian agertzea. Horrelakoxe zerbait gertatu zaio liburuari. Atze-atzean gelditua zen, beste liburu batzuek aurrea hartuta; eta ez dakit nola konpondu zen bera edo, hobe esanda, zer egin nuen nik, hura bere apalean nire begien aurrean distiratsu agertzeko, argi-begia balitz bezala.
“Orain irakurriko haut, ez duk ihesbiderik”, esan nion halako batean, azala eta orriak ukitugabeak ikusteagatik gogait beltz eginda. Esaten den bezala, hasi eta buka egin nuen, arratsalde batez, odol hotzean, zentzumen guztiak etxeko epeltasunera bildurik. Eta ez naiz damutzen, niretzat probetxugarria izan baita irakurketa. Denbora aisa igarotzeaz gain, gozatu ere bai.
Nik ez nuen Janbattit Dirassar ezagutzen; esan nahi dut ez nuela haren aditzerik liburuaren lehen orrialdeak irakurri aurretik. Hitzaurrean bertan, Piarres Xarritonek ematen digu idazleari buruzko hainbat xehetasun: Hazparnekoa dela, eta bere haurtzaroaz mintzo zaigula liburuan. Hortik begiratuta, liburu asko da gai beraz ari dena. Piarres Xarritonek Jean Etxepare Jatsukoa eta Daniel Landart aipatzen ditu, gisa bereko egileak direla baieztatuz. Gaineratzen du, Dirassarrek ez diela fitsik ere zor haiei.
Eta horretan arrazoi. Kontatzeko grazia handia du Dirassarrek, edozein gertakizun xumeri etekina ateratzen dio. Oso polita da, esaterako, Elissalde apaiza eta idazlea, “Zerbitzari” alegia, ezagutu zuenekoa kontatzen duen pasartea. Oso fama txarra omen zuen, Altxuko errekan arrantzan ibiltzen baitzen, “bere sotana zaharra jainkoak daki noraino altxatua”. Piarres Larzabal ere ezagutu zuen, “Urtxo zuria errazu…” kantatzen beti, huraxe izan baitzen lehen erlijio-ikasgai antzestuak eman zizkiona.
Horrelako pasadizo asko dakartza liburuak. Kontatzeko moduak eta gaiak oraindik gure artean agortu ez direla erakusten digu.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui