« Neurri-neurrikoa | Bi mundu, gogo bakarra »
Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia / Pako Sudupe Elorza / Euskaltzaindia-BBK, 1996
Nemesio Etxaniz Javier Rojo / El Correo, 1997-01-02
Espainiako gerra zibilaren ondoren euskal literatura bultzatu nahi izan zuten idazleen belaunaldikoa da Nemesio Etxaniz. Beste gutxi batzuek bezala (Yon Etxaide, adibidez) 50eko eta 60ko hamarkadetan idatzi zuen, gerra aurreko literaturarekin beharrezkoa izan zen zubia altxatuz. Eta euskal kulturaren munduan suertatu zitzaien lekua zein zen oso ondo jakingo balute bezala, beste batzuei utzi zieten euskal literaturaren loria txikia. Idazle hauek zernahi idazteko prest zeuden: berdin egiten zituzten poemak zein narrazioak, antzerkia zein saiakera; eta ekintza hauetan batzutan beren literatur meritoak galtzen ziren. Gaur egun ia gehienak ahaztuta dauzkagu; izan ere, beraien orrialdeak ez dira euskal literaturan aurki daitezkeen hoberenetakoak eta gaurko ikuspegitik zeharo gaindituta daude, bai idazkeran, bai ideologian. Beraien meritorik handiena bestelakoa izan zen: euskaraz idaztea ia-ia ezinezkoa zenean, euskaraz argitaratzeak borroka luzea suposatzen zuenean, horretan aritzea. Saiakera sakon honetan Pako Sudupek Nemesio Etxanizengana hurbiltzeko aukera ematen digu, haren bizitzaren eta ideologiaren daturik interesgarrienak azalduz, idazle hau egindako lanagatik inola ere merezi ez zuen ahazturatik aterata.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera