kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Haize kontra / Patxi Iturregi / Elkar, 1996

Itsasoaren legea Javier Rojo / El Correo, 1997-04-17

Haize kontra izena jarri dio Patxi Iturregik bere lehenengo liburuari. Bertan bederatzi kontakizun biltzen ditu, bederatzi kontakizun desberdin baina lotura bat mantentzen dutenak: Liburuan agertzen diren bederatzi istorio horiek aldez edo moldez itsasoarekin zerikusia dute. Ez dira, ordea, itsasoan oinarritzen diren abenturazko istorio arruntak. Batzutan garraio-untzietan gertatzen diren gorabeherak kontatzen ditu; bestetan marinelen etxeratzea du kontagai, bueltatzean sortzen diren tentsioak eta guzti; baten bat, misteriozkoa da; eta noizean behin, itsasoa izkutuan bezala dagoen presentzia bat besterik ez da. Itsasoak, beraz, abentura harrigarriak gertatzen diren tokia izan beharrean, edo ekintza batzuen gertaleku arrunta izateaz gain, patuaren errepresentazio bat ematen du, batzutan urrun, bestetan hurbil, baina beti ere, bere legea ezartzen duelarik. Liburu honen merezimenduen artean, aipagarria da erabiltzen duen prosa. Aberatsa da, baina argia; erritmoduna, baina inolaz ere kontatzen duenaren gainean gailendu gabe. Begibistan dago idazleak estilo asmoa izan duela, baina, euskaraz sarri askotan gertatzen denaren aitzitik, estilo asmo hau ez da inoiz ere komunikaziorako oztopo gertatzen.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak