kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Parisko Andre Maria / Victor Hugo (Iñaki Azkune) / Erein, 1997

Paris, XV. mendea Javier Rojo / El Correo, 1997-05-22

Victor Hugok nobela hau idatzi zuenean (1831) hogeita bederatzi urte zituen, gaur egungo ikuspegitik ia-ia ume moko hasi berria, orriak belzteko lanbide horretan. Erromantizismoaren garaiko eleberri gazte baten aurrean gaude, hortaz, nahiz eta batzuen ustez bi elementu horiek (erromantizismoa eta nobela) elkarren aurkakoak izan. Bestaldetik, nobela honen gaia historikoa da, Erdi Aroaren bukaeran kokatutako ekintzak kontatzen baititu. Gauzak horrela, osagai guztiak ditu XIX. mendeko nobelatzar eredugarria izateko. Irakurleak hasieran nabarituko du testu hau irakurtzea, bere esaldi luzeekin eta dena deskribatu behar horrekin, kostatuko zaiola. Gainera, euskal irakurleok ez gaude ohituta honelako estiloan idatzitako testuak irakurtzen. Baina, irakurleak pazientzia piska bat badu, deskripzio ia arkeologiko horiek jasatea lortzen badu, Esmeralda eta Quasimodoren benetako amodiozko istorio tragikoa dastatu ahal izango du eta Estatu Batuetatik etorri diren marrazki bizidunen bertsio goxoarekin konparatu. Eta ezin ahantzi daiteke itzultzailearen lana. Txalogarria iruditu zait Iñaki Azkunek egin duen ahalegina, testu hau itzultzea benetan zaila baita. Izan ere, kontutan hartu behar dugu praktikan eredurik gabe burutu duela lan hau.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak