kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hitzen ondoeza / Joseba Sarrionaindia / Txalaparta, 1997

Hitzak gezurretan Javier Rojo / El Correo, 1998-08-05

Euskal Herriko zenbait alderditarako Joseba Sarrionaindia ia idazle mitiko bihurtu da. Nik ez dakit, ordea, idazle honek ospea bere ibilbide literarioari zor dion ala bere ibilbide “politikoari” (nolabait esateko). Hiru testu mota idatzi izan ditu batez ere, poesia, narrazioa, eta saiakera bitxia dei litekeena. Hitzen ondoeza azken genero honi dagokio. Beste idazle askok bezala (gogoratu A. Lertxundiren Letrak kalekantoitik), Sarrionaindiak hiztegi pertsonalaren itxura eman nahi izan dio bere liburuari. Liburu luzea izanik, gauza asko izango lirateke kontagarri. Labur-zurrean hauexek dirateke Sarrionaindiaren giltzarri batzuk: Bere pentsamenduaren funtsa eta oinarria paradoxa da; beste hitz batzuetan esanda, itxuraz modu batekoa dena, sakonduz gero zeharo alderantziz gertatzen da. Honek, ezinbestean, kontraesanera eramaten du. Bestaldetik, liburua kultur erreferentziaz beterik dago. Ez dut uste honekin idazleak bere erudizioa frogatu nahi duenik (honela balitz, hau harrokeria barregarria izango litzateke); kultur aipamen hauen bidez, estilo-efektua lortu nahi duelakoan nago. Izan ere, hitzen lilurapean Sarrionaindiak mago batek bezala askotan izkutatzen duena gezurra baita, ezerezaz betetako puxika bat.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak